kultura
Saria
N. V. | EITB Media
Errenteriar musikologo eta artxibozainak euskal musika ondarearen alde egindako lana aitortu dio sariaren epaimahaiak.
Jon Bagües Erriondo Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuonaren sariduna
Eusko Ikaskuntzak Jon Bagüés Erriondori emango dio aurtengo Manuel Lekuona saria, pertsona batek euskal kulturaren alde egindako obra osoa azpimarratzen duen goraipamena, gaur iragarri duenez.
Bagüesek (Errenteria, 1955) Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, eta Musikaren Historian espezializatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; 1990ean doktoratu zen, La música en la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País tesiarekin.
Hogei urtez (2000-2020), Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa zuzendu zuen.
Epaimahaiak Bagüesek euskal musika ondarearen alde hainbat alderditatik egindako lana nabarmendu du: "Konpositoreen lanak berreskuratzea ahalbidetu eta zabalkundea erraztu du. Era berean, lanean ari diren konpositoreei lagundu die, eta musika ikasteko eta interpretatzeko erakundeak sortzen lagundu du (Peñaflorida kapera, adibidez, 1985etik antzinako musika ikertzen eta hedatzen duena). Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboan eta Musikaste Euskal Musikaren Astean egindako lanak eta dedikazioa, adierazitakoa berresten dute".
Oraindik ez dute zehaztu noiz eta non emango dioten saridunari sariaren ikur den Remigio Mendibururen eskultura. 1983an eman zuten lehenengoz Manuel Lekuona saria, Manuel Lekuonari berari, eta harrezkero, besteak beste, jaso dute Bernardo Estornés Lasak, Xabier Diharce "Iratzeder"ek, Jorge Oteizak, Micaela Portillak, Piarres Charritonek, Jean Haritschelharrek, Menchu Galek, Montxo Armendarizek, Soledad de Silvay Verásteguik, Joan Mari Torrealdaik, Xabier Amurizak eta Jose Ramon Etxebarriak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa