kultura
Golardoa
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen saria irabazi du bilbotarrak, “La divina comedia de Oscar Wild” Astiberri argitaletxeak kaleratutako lanagatik.
"La divina comedia de Oscar Wilde" lanarengatik eman diote sara Javier de Isusiri
Espainiako Komiki Sari Nazionalaren epaimahaiak erabaki du Javier de Isusik irabaztea aurtengo edizioa, “La divina comedia de Oscar wilde” lanagatik (Astiberri).
Ebazpenaren arabera, “bizitzaren antzerkia gogora ekartzen duen sarrera eta koda dauzkan gidoi biribila” du lanak eta, eta pertsonaiak modu bikainean daude irudikatuta, “banan banako elkarrizketen baliabideari esker”.
Horrez gain, nabarmendu dute ilustrazioak “oso iradokitzaileak” direla, “narrazioaren zerbitzura” daudela eta argi erakusten dutela sepia koloreko urmargoarekin pintoreak duen maisutasuna, “gardentasun sotilekin eta kolore sorta bereko tonuen erabilerak sortzen duen sakontasunarekin” agerian gelditu dena.
2004an hasi zen argitaratzen. “Los viajes de Juan Sin Tierra” argitaratu zuen aurrenik, bere bidaietan oinarritutako tetralogia, eta harrezkero “Baleak ikusi ditut” (Astiberri, 2014), “Asylum” eta bost urteko lana eskatu dion “La divina comedia de Oscar Wilde” kaleratu ditu.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa