12:56

kultura

Ekainaren 16an

Haceria sormen espazioak jai bat egingo du etxe aldaketa ospatzeko

eitb.eus

Bilbon, Zorrotzaurre inguruan, sormen eta ekoizpen artistikorako hainbat espaziok kokapen berria aurkitu beharrean daude, inguruan egiten ari diren lanen ondorioz.

  • Haceria

    Adrián & Iñigo Quartet, Haceria aretoan. Argazkia: ZAWP.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Haceria espazioak eta ZAWP Zorrotzaurre Art Work in Progress berorretatik sortutako mugimenduak, Ibaizabalen itsasadarreko auzo horretan sormena bultzatu duenak, jai batekin ospatuko dute larunbatean, ekainak 16, udan zehar gauzatuko duen lekualdatzea.

Elkarteak gaur egun kudeatzen dituen espazio gehienak, Haceria aretoa bera tartean, udan desagertuko dira, bertan gauzatzen ari diren hirigintza plan handiaren ondorioz,eta, horren aurrean, espazio berri bat aurkitu dute “gutxienez hurrengo hamar urteetan lanean aritzeko, Deustuko Erriberaren eta zorrotzaurreko uhartearen erdian”.

Horregatik guztiagatik “Desembarque” jaia egingo dute igandean, 11:00etan hasita: bigarren eskuko merkatua, ikastaroak, bisita gidatuak taldearen hurrengo egoitzara, DJ eta batukada saioak, performance parte-hartzailea, herri bazkaria…

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena