22:20

kultura

10. urteurrena

EiTBk Mikel Laboa omendu du

EITB.EUS

'Gu, Laboa' dokumentala estreinatu dute Victoria Eugenia antzokian egindako ekitaldian. Marisol Bastida alargunak oroitzapen plaka bat jaso du.

2:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Laboa hil zela 10 urte bete direnean, EiTBk euskal konpositorea omendu du, dokumental baten bidez.

'Gu, Laboa' dokumentala gaur gauean estreinatu dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Musikari honek euskal kulturan izan duen eragina aztertu du ikus-entzunezko lanak.

Ekitaldian, dokumentalaren protagonistak eta Mikel Laboaren senideak eta lagunak izan dira, tartean Marisol Bastida alarguna.

Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak oroitzapenezko plaka bat eman dio Bastidari, eta honek errekonozimendu eta maitasun keinu guztiak asko eskertzen dituela adierazi du.

Dokumentala estreinatu aurretik, Mikel Laboaren irudiak proiektatu dituzte Victoria Eugenia antzokiaren fatxadan, soinu eta argiekin lagunduta.

BIDEOA: "Txoria, txori", Mikel Laboa omentzeko

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena