kultura
Urriak 19-21
Agentziak | Erredakzioa
Nazario espainiar komikilaria omenduko du Bizkaiko udalerrian urriaren 19tik 21era egingo duten azokak.
Getxoko Komiki Azoka komikizaleen topagune izango da berriro, urriaren 19tik 21era. Azokaren 17. ekitaldia bi gunetan banatuko da: batetik, Areetako Geltokia plazako karpan merkataritza gunea egongo da, 43 saltokirekin, eta Romo Kultur Etxeak jarduera programa hartuko du.
Aurtengo gonbidatuen artean, hauek daude: Jason Lutes, Camille Jourdy, Marcos Martín, Natacha Bustos, Mamen Moreu, David Rubín, Anabel Colazo, Javier Pulido eta Raquel Alzate. Horiekin batera, komikigile asko izango dira bertan, Javier Rodríguez, Javier Pulido, Raquel Alzate, Rayco Pulido, Paco Alcácer, Elisa McCausland, Josep Busquet eta Jordi Bayarri, besteak beste.
Egile gonbidatuen artean, Nazario nabarmentzen da, espainiar underground komikiaren adierazle nagusietako bat. Gasteizko Zuloa liburu dendarekin batera, omenaldia egingo diote Getxon.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa