kultura
EiTB Taldea
EITB
Bi erakundeetako zuzendari nagusiek, Maite Iturbek eta Oriol Rochek, sinatutako akordioaren bitartez, EiTBko hedabideek EOSen jarduerak sustatzen jarraituko dute.
Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Oriol Roch Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusiak lankidetzarako hitzarmena berritu dute asteazken honetan, irailaren 5ean. Akordioaren bitartez, EiTBko hedabideek EOSen jarduerak sustatzeko leiho izaten jarraituko dute.
Sortu zirenetik, bi erakundeak bidelagun izan dira musika euskal gizartera gerturatu eta zabaltzeko orduan. Hitzarmen honek orain arte egindako lana berretsi eta indartuko du.
EiTB komunikazio taldeko hedabideek gertutik jarraituko dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren jarduna: abonu denboraldiko kontzertuak, emanaldi bereziak, kolaborazioak… Telebista, irrati eta Internet bidez, EOSen ekitaldi guztien berri jasoko dute herritarrek, orain arte bezala.
Jarraipen informatiboa egiteaz gain, EiTB zabalik egongo da EiTB Taldeko zein EOSko langileek bi aldeentzako komunikazio proiektu interesgarriak proposatu eta garatu ahal izan ditzaten, eta horrelakoetan elkarlanean aritzeko aukera izan dezaten.
Hitzarmen honi esker, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko abonu denboraldiko kontzertuetako audioak grabatu eta eman ahalko ditu EiTBk. Bestalde, telebistan ere gozatu ahalko dute ikus-entzuleek EOSen musikaz, iaz bezala, kontzertu bat grabatuko baitu ETBk Gabonetan eskaintzeko.
Berebat, bi erakundeen arteko lankidetzan bide berriak urratzeko aukera zabalik geratuko da, betiere musika eta kultura zabaltzea jomuga dutela.
EiTBren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren barruan kokatzen da bi erakundeen arteko lankidetzarako harreman hau.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa