kultura
Irailak 27 – urriak 7
eitb.eus
Bederatzigarren edizioan, Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak bilbotar zuzendariari emango dio bere sari nagusia.
Urriaren 6an jasoko du saria zinemagileak. Argazkia: Alex Borja.
Alex de la Iglesiak, "duela 30 urtetik satirari eta umore beltz, garratz eta basati samarrari lotuta egon den zuzendari, ekoizle eta gidoilari bilbotarrak”, 20.000 euroko BBK Ja! Bilbao saria jasoko du urriaren 6an, Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioaren baitan. Jaialdia irailaren 27tik urriaren 7ra egingo dute, Bizkaiko hiriburuko hainbat gunetan.
BBK Aretoan jasoko duen sari horren bidez, jaialdiak agerian utzi nahi du De la Iglesiak urte hauetan guztietan “sormenezko unibertso guztiz pertsonala eta bikaina” sortzea lortu duela, eta, bertan, umoreak berebiziko garrantzia izan duela.
Bilbotar zuzendariaren filmografian, besteak beste, honakoak topa ditzakegu: ‘Acción mutante’ (1993), ‘El día de la Bestia’ (1995), ‘Perdita Durango’ (1997), ‘La comunidad’ (2000), ‘Balada triste de trompeta’ (2010) eta ‘Las brujas de Zugarramurdi’ (2013).
Aurretiaz Bilboko jaialdiaren saria jaso dutenen artean daude Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ismail Kadaré, Robert Crumb, Julian Barnes, Fernando Trueba, John Cleese eta Joyce Carol Oates.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa