kultura
Maiatzaren 8an ebatziko dute
Agentziak | Erredakzioa
25.000 euroko saria ekartzen du Kulturaren Vianako Printzea golardoak, eta kultura munduan nabarmendu diren pertsona eta erakundeek ibilbidea hartzen du aintzat.
Pello Salaburu da hautagaietako bat
Nafarroako Kultura Kontseiluak maiatzaren 8an, ostirala, ebatziko du Kulturaren Vianako Printzearen saria nork irabaziko duen.
Bederatzi hautagaiak hauek dira: Andres Ramon saiakeragile, musikologo eta poeta; Alfredo Floristan Historia Modernoko katedradun eta historia-ikertzailea; Jose Maria Goicoechea Aizcorbe konposatzailea; Justo Balda Lacunza arabista, afrikanista eta islamologoa; Ramon Macias Mora arkitekto eta tauromakian zein musikan aditua; Santiago Montobbio de Balanzo poeta; Cesar Oroz marrazkilari eta umorista; Pello Salaburu Euskal Filologian aditua; eta Jaime Siles Ruiz Latindar Filologiako katedradun eta poeta.
Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, apirilaren 16an itxi zituzten hautagaitzak jasotzeko epea.
25.000 euroko saria ekartzen du Kulturaren Vianako Printzea golardoak, eta kultura munduan nabarmendu diren pertsona eta erakundeen ibilbidea hartzen du aintzat.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa