08:54

kultura

Profila

Alex Angulo, bete-beteko aktorea

Erredakzioa

Goya Sarietarako hirutan proposatu zuten: El Día de la Bestia pelikulan egindako lanagatik, Oskar Aibarren El Gran Vázquez filmagatik eta Alex de la Iglesiaren Muertos de Risa lanagatik.

0:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alex Angulo aktorea hirutan izendatu zuten Goya sarietan, eta Almodóvar, Alex de la Iglesia eta Icíar Bollaín zuzendarien pelikuletan lan egin zuen. Telebistan ere, hainbat telesailetan egin zuen lan Angulok.

Goya Sarietarako hirutan proposatu zuten: El Día de la Bestia filmean egindako lanagatik, Oskar Aibarren Gran Vázquez filmagatik eta Alex de la Iglesiaren Muertos de Risa pelikulagatik. Ez zuen inoiz saria eskuratu.

Angulo Erandion (Bizkaia) jaio zen, 1953. urteko apirilaren 12an. Irakasle ikasketak egin zituen eta, urbetetez horretan aritu ondoren, 23 urte zituela, antzerkigintzan buru-belarri hasi zen. 20 urte eman zituen Karraka Bilboko antzerki-taldearekin Euskal Herritik lanean, eta, bitartean, La fuga de Segovia (Imanol Uribe), Todo por la pasta (Enrique Urbizu), El rey pasmado (Imanol Uribe) eta Mirindas Asesinas (Alex de la Iglesia) filmetan parte hartu zuen. Hala ere, 1993. urtean inflexio-puntua izan zuen, Alex de la Iglesiaren Acción Mutante filmari esker.

El amor de ahora (1987), Tu novia está loca (1988), Todo por la pasta (1990), El rey pasmado (1991), Acción mutante (1992), Entretiempo (1992), Los amigos del muerto (1993), Marbella antivicio (1994), El día de la bestia (1995), Así en el cielo como en la tierra (1995), Adiós Toby, Adiós (1995), Carne trémula (1997), Muertos de risa (1999), A mi madre le gustan las mujeres (2002), El oro de Moscú (2003), El laberinto del fauno (2006) eta El Gran Vázquez (2010) filmetan parte hartu zuen.

Antzerkigintzan ere aritu zen Angulo, A bocados antzezlanean eta Villarriba y Villabajo eta Periodistas teleasailetan, besteak beste.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena