kultura
Streaminga
Julia Cuevas EHUko Barne Geodinamikako katedradunak frackingari buruzko hitzaldia eskainiko du asteazkenean (19:00etan) eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du.
Fracking-aren kontrako protestetako bat
Informazio gehiago (1)
Julia Cuevas EHUko Barne Geodinamikako katedradunak frackingari buruzko hitzaldia eskainiko du asteazkenean (19:00etan) eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du. Hitzaldiaren izenburua ''Fracking'-a geologiaren ikuspuntutik' da, eta haren ondoren, gerturatu direnen artean solasaldia burutuko da. Hizketaldi hau UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok hilean behin antolatzen duten Zientziateka ekimenaren barruan antolatu da.
‘Fracking’ hitz ingelesak indarra hartu du eztabaida publikoan. Haitzaren haustura hidraulikoaren bitartez lur azpitik gasa ateratzeko teknika da. Abangoardiako teknika horrek eztabaida handia sortu du, aurka daudenen arabera, lur azpiko akuiferoak kutsatu ditzakeelako eta baita lurrikarak eragin ere. Zalantza horiek direla eta, ‘fracking’-a oraingoz baztertu dute hainbat lekutan, eta debekatu ere egin dute beste batzuetan. Geologiak zalantza horiek nolabait argitzen lagun dezake teknika hori erabiltzen duten ustiapenak osatzen dituzten ‘laborategi naturaletan’ (gehienak AEB-tan) lortzen diren datuen bitartez.
Hizlaria: Julia Cuevas, EHUko Barne Geodinamikako katedraduna
Eguna: apirilak 24, asteazkena
Ordua: 19:00
Tokia: AlhondigaBilbaoko Bastida aretoa (-2 solairua)
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa