Musika
Iruñea
Agentziak | Erredakzioa
Abuztuaren 3tik 23ra, hogeita hamar bat ekitaldi bilduko ditu zikloak Ziutadelan, zirkua, musika, dantza, bisita gidatuak eta kandelak ardatz hartzen dituzten kaleko ikuskizunak tartean.
‘Harr(ihes)iak’ Kalakanen ikuskizunak Harresietako Jaialdia irekiko du bihar, ostegunarekin, Iruñeko Ziutadelan; Iruñeko bertako, Hondarribiko eta Baionako udalek ekoitzi dute lana.
Kalakanek ‘Harr(ihes)iak” aurkeztuko du Iruñean, harpa baten, oboe baten, txalapartaren eta Kalakan taldeko ahotsen doinura zirkuko artisten jarduna eta marrazkilari baten lana erakusten dituen ikuskizuna, Iruñeko Udalak azaldu duenez. Erdi Aroko kutsua eta gaur egungo ukitua uztartzen ditu musikariekin batera aritzen den irudigilearen muralak.
Ziutadelako 4. agertokian izango da ikuskizuna, Mistoen Pabiloiaren ondoan, 21:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izango da.
Jaialdiaren barruan, hogeita hamar ekitaldi antolatu dituzte, hainbat ziklotan bilduta, eta abuztuaren 3tik 23ra garatuko dituzte. Oro har, kaleko ikuskizunak dira: zirkua, musika, harresiaren gaineko dantza, bisita gidatuak eta “Harresiak Kandelen Argipean”.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa