Musika
Taldekide aldaketa
Natxo Velez | eitb.eus
Thierry Biscary anhauztarrak taldea utziko du, eta Pierre Sanglak hartuko du haren bidea. Noainen emango du azken kontzertua orain arteko formazioak, ostiralean.
Thierry Biscary Kalakaneko kideak taldea uztea erabaki du, hirukoteak azaldu duenez, “beste esperientzia batzuk bizi eta esploratzeko”, eta, datorren urteko urtarriletik aurrera, Pierre Sanglak beteko du haren tokia hirukotean.
Taldeak ostiral honetan Noainen emango duen kontzertua izango da Thierryk Kalakanen emango duen azkena, Jamixel Bereau taldekideak azaldu digunez, eta Sangla urtarrilaren 22an arituko da lehenengoz Kalakanekin, Donostiako Victoria Eugenia antzokiak hartuko duen kontzertu berezi batean. Iparraldeko hainbat musikari gaztek lagunduta, “Ekhi” lana aurkeztuko dute bertan.
Urte berriari berritasunez gainezka ekingo dio, beraz, hirukoteak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa