16:08

Musika

'Un monstruo viene a verme'

EOS Juan Antonio Bayonaren film berriko soinu banda grabatzen ari da

N.V. | eitb.eus

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa “Un monstruo viene a verme” filmerako musika grabatzen ari da Miramongo bere egoitzan, Fernando Velazquez getxoztarrak, musikaren sortzaileak, zuzenduta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur hasi eta urtarrilaren 24ra bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa “Un monstruo viene a verme” Juan Antonio Bayonaren pelikularako Fernando Velazquez getxoztar konpositoreak idatzitako soinu banda grabatzen ari da.

Film luzeak izenburu bereko Patrick Nessen eleberria du oinarri, eta bera da, halaber, gidoiaren egilea. Pelikulako protagonistei dagokienez, Felicity Jones, Sigourney Weaver, Liam Neeson eta Lewis MacDougall gaztea dira.

2016ko urriaren 7an estreinatuko den filmeko musika grabatzen, Euskadiko Orkestra ez ezik, Donostiako Orfeoia ere arituko da.

Grabaketa hau Fernando Velazquezek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarrekin egindako lanen zerrendari gehituko zaio. Besteak beste, “El mal ajeno” (2009) eta “Ocho apellidos vascos” (2014) filmetarako berak idatzitako soinu banden grabaketan zuzendu du aurretik Velazquezek EOS, baita Ken Zazpirekin batera grabatutako disko eta egindako kontzertuetan ere.

Fernando Velazquez (Getxo, 1976) "El Orfanato" (2007) eta "Lo Imposible" (2012) (Juan Antonio Bayona), "El mal ajeno" (2009) eta "Zipi y Zape" (2013) (Oskar Santos), "Mamá" (2013) (Andres Muschietti) eta "Ocho apellidos vascos" (2014) (Emilio Martínez-Lazaro) filmen soinu banden sortzailea da, besteak beste.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena