Musika
45 urteko ibilbidearen ondoren
O.A. | EITB.EUS
'Hauxe da despedidia' izenpean, Folk Getxo jaialdiaren barruan eskainiko du agur birako lehen kontzertua. Sarrerak agortuta daude.
Oskorri. Artxiboko irudia: EiTB
Oskorri taldeak gaur ekingo dio 45 urteko ibilbideari amaiera emango dion "Hauxe da despedidia!" agur birari; zehazki, Folk Getxo jaialdiaren barruan eskainiko du kontzertua, 20:00etatik aurrera. Gaurko kontzerturako sarrerak agortuta daude.
Gaurkoaren ondotik, folk taldea zuzenean ikusteko beste sei aukera izango dira:
Baionan, urriaren 10ean, 18:00etan, Lauga kiroldegian
Vitoria-Gasteizen, urriaren 17an, 20:30ean, Aitzina Folk jaialdian
Donostian, urriaren 25ean, 20:30ean, Victoria Eugenian
Iruñean, azaroaren 7an, 20:00etan, Baluarten, Nafarroa Oinezen alde
Maulen, azaroaren 14an, 18:30ean, Jai Alai frontoian
Bilbon, azaroaren 22an, 19:30ean, Arriaga antzokian
Oskorrik 45 urteko ibilbide oparo eta etengabea itxiko du horrela. Gabriel Arestiren hauspo zorrotz eta indartsuaren laguntzaz diktadurapean jaio zen proiektuak 3.000 kontzertu eman eta 500 kantu grabatu ditu harrezkero.
Euskal tradizio literario eta musikala denon eskura jarri du taldeak ia mende erdiko ibilian, eta euskal belaunaldi askoren soinu-banda izan da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa