Musika
Opera
Errredakzioa
Sopranoak bere errepertorioko ariarik enblematikoenak taularatuko ditu, Bilboko Orkestra Sinfonikoa lagun. Sarrerak 15 eta 45 euro artean eros daitezke.
Ainhoa Arteta gipuzkoar sopranoak, nazioarteko eszena lirikoko kantari garrantzitsuenetako batek, emanaldia egingo du irailaren 23an Bilbon, Euskalduna Jauregian.
Kontzertu horretan, artista handiaren errepertorioko aria garrantzitsuenak entzun ahal izango dituzte bertaratutakoek: Turandot, La Bohème, Manon Lescaut, La Wally, Tosca, Adriana Lecouvreur… Artetari laguntzen Bilboko Orkestra Sinfonikoa arituko da, Emmanuel Joel-Hornaken zuzendaritzapean. Arrakasta handia bereganatu berri du Joel-Hornakek Zeelanda Berrian, Aucklanden, La Traviata lanarekin.
Operako gala honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 15 eta 45 euro bitarteko prezioetan. 20:00etan hasiko den emanaldirako txartelak Euskalduna Jauregian, Kutxabanken kutxazainetan eta Interneten eros daitezke.
Denboraldi hau mugarria izan da Ainhoa Artetaren opera ibilbidean. Zortzi hilean, hainbat paper nabarmen egin ditu: Adriana Lecouvreur (Bilbo), Tosca (Bolonia eta Reggio Emilia), Wally (Geneva) eta Falstaff laneko Alice, Bryn Terfelekin, San Frantziskoko Operan.
Adituek esana dutenez, "kantari eta aktore elektrizatzailea da" Ainhoa Arteta, "indar eszeniko handikoa, eta kantatzeko gaitasun izugarria du".
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa