13:02

Euskara

Euskaltzaindiaren Hiztegia

1.103 forma berri batu ditu Euskaltzandiak Hiztegira: enpaste, adimen artifizial…  

N. V. | EITB Media

Akademiak 1.103 forma berri jaso eta 2.524 moldatu edo findu ditu azken sei hilabeteotan. 50.535 forma jasotzen ditu "Euskaltzaindiaren Hiztegiak", honenbestez.

  • 2016koa da Euskaltzaindiaren Hiztegiaren paperezko azken edizioa

    2016koa da Euskaltzaindiaren Hiztegiaren paperezko azken edizioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltzaindiak 1.103 forma berri jaso ditu bere azken sei hilabeteetan Hiztegian (386 sarrera, 434 azpisarrera eta 283 ohiko lexia). Gainera, Akademiak 2.524 forma moldatu edo findu ditu. Hartara, 50.535 forma jasotzen ditu egun Euskaltzaindiaren Hiztegiak, 68.198 adiera, 111.193 adibide eta 519 esaera zahar.

Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. Oraingo berrikuntzan, hitz hauek sartu dira, adibidez: flexo, fobiko, enpaste, biorritmo, adimen artifizial, arrain urdin, arrain zuri, hezurrak hautsi, korronte alterno, lasaitua hartu, gaupasa egin eta greba egin.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena