Euskara
Euskaltzaindia
N. V. | EITB Media
Beñat Oihartzabal euskaltzain emerituaren tokia hartzeko hautagai bakarra da baionar hizkuntzalaria. Ekaineko osoko bilkuran bozkatuko dute euskaltzainek izendatuko dutenentz.
Jon Casenave baionar hizkuntzalaria
Jon Casenave baionar hizkuntzalaria aukeratu du Euskaltzaindiak euskaltzain oso izateko hautagai bakarra, martxoan Beñat Oihartzabal emeritu izatera pasatu zela eta (75 urte bete zituen) sortu zen hutsunean betetzeko.
Casenavesek hartuko du, hortaz, Oihartzabalen tokia, Akademiaren arautegiak agintzen duen moduan euskaltzain oso eta emerituen bozen erdiak baino gehiago bilduz gero, ekaineko azken ostiralean Gasteizen egingo den osoko bilkura.
Gainera, Akademiak 21 euskaltzain ohorezko hautatu zituen Baionako bilkuran: Joxe Austin Arrieta (Donostia, 1949), Roman Berriozabal (Elorrio, 1957), Philippe Chareyre (Nimes, 1956), Jose Ramon Etxebarria (Gernika, 1948), Natxo de Felipe (Bilbo, 1949), Joakin Gorrotxategi (Eibar, 1953), Juanito Gallastegi (Durango, 1933), Xabier Garagorri (Andoain, 1944), Libe Goñi (Nafarroako Oteiza, 1947), Bernardo Ibarra (Iurreta, 1952), Jose Karrera (Eibar, 1938), Mariasun Landa (Errenteria, 1949), Amaia Lasa (Getaria, 1948), Mikel Lasa (Donostia, 1938), Iñaki Martinez de Luna (Gasteiz, 1950), Jose Mari Espartza (Tafalla, 1951), Pello Mariñelarena (Etxarri Aranatz, 1956), Xabier Olarra (Tolosa, 1953), Mentxu Peña (Irun, 1953), Xabier Rico (Gasteiz, 1953) eta Iñaki Sarriugarte (Bilbo, 1953).
Euskaltzain ohorezkoen mailan sartuko dira Euskaltzaindiaren ustetan euskarari mesede bikainak egindako lagunak. Izendatuak izateko, izkribuzko proposamendua behar da nahiz Zuzendaritzak nahiz bi euskaltzain osok egina, eta Batzarraren onartzea.
Halaber, bederatzi euskaltzain urgazle ere izendatu zituzten batzarrean: Katixa Agirre (Gasteiz, 1981), Patri Arburua (Igantzi, 1972), Miren Basurto (Segura, 1968), Miel A. Elustondo (Azpeitia, 1958), Fermin Erbiti (Iruñea, 1964), Inma Errea (Iruñea, 1960), Fernando Rey (Iruñea, 1961), Ekaitz Santazilia (Iruñea, 1987) eta Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964).
Euskaltzaindiak bere lanaren arlo jakin batean lagun diezaion izendatutako pertsonak dira euskaltzain urgazleak. Ez dute Euskaltzandiko zuzendaritzako kide izaterik eta ezin dute Akademiaren eztabaidetan botorik eman.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa