12:52

Euskara

Hizkuntzalaritza

EHUk Patxi Goenagaren gramatika sareratu du

N. V. | EITB Media

EAEko unibertsitate publikoaren webgunean erabilgarri dago euskaltzain osoaren ikerlana. Hizkuntza deskribatzeaz gainera, gogoeta teorikoak egiten ditu Goenagak han-hemenka.

  • Patxi Goenaga egilea eta Beatriz Fernandez lanaren editorea

    Patxi Goenaga egilea eta Beatriz Fernandez lanaren editorea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak" Patxi Goenaga (Azpeitia, 1948) euskaltzainaren lana aurkeztu du gaur Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilbon, "nagusiki hizkuntza deskribatu arren arazo teorikoei muzin egiten ez dien gramatika bat", ekitaldian azaldu dutenez.

Gramatika, "karrera akademiko baten laburpena nolabait", EAEko unibertsitate publikoaren Euskara Institutuaren webgunean egongo da eskuragarri.

Aurkezpenean aletu dutenaren arabera, "osagaiak" deskribatu nahi dituen gramatika da, eta kapitulu bat eskaintzen dio horietako bakoitzari: perpausa, izena eta izen sintagma, adjektiboa eta adjektibo sintagma, zenbatzailea eta zenbatzaile sistema, determinatzailea eta determinatzaile sintagma, izen predikatua, egiturazko kausak, aposizioak, aditza eta aditz sintagma eta aditz inflexioa.

Patxi Goenaga ezinbesteko erreferentzia da euskal gramatika modernoan. "Gramatika bideetan" argitaratu zuen 1978an, eta gramatika sortzailea, Noam Chomskyren orduko eredu teoriko berria, ekarri zuen euskarara eta euskararen analisira. Harrezkero, "Euskal Gramatika: Lehen Urratsak" (EGLU) sailean eta "Euskararen Gramatika" (2021) lanetan hartu du parte, baita Sareko Euskal Gramatika (SEG) izenekoan ere.

"Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak" lanaren editorea Beatriz Fernandez izan da.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena