14:19

Euskara

Euskaltzaindiaren Hiztegia

"Queer", "koronabirus", "zaurgarritasun", "binario"… Hiztegia eguneratu du Euskaltzaindiak

N. V. | EITB Media

Azken sei hilabeteotan 592 forma berri jaso ditu Akademiak, eta 975 moldatu edo findu ditu. Forma berriak batzeaz gain, bere garaian baztertutako batzuk ere sartu dituzte, "bidea egin dutelako".  

  • ''Euskaltzaindiaren Hiztegia''ren paperezko edizioa

    "Euskaltzaindiaren Hiztegia"ren paperezko edizioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltzaindiak 592 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta Euskaltzaindaren Hiztegi-ra batu ditu. 2021eko lehen sei hilabeteetan eginiko lanaren emaitzak jasotzen ditu gaur sareratu den eguneratzeak.

Hiztegia etengabe berrikusten eta osatzen da, baina oraingo tarte honetan "batez ere, forma berriak dira landu direnak, corpus eguneratutik eskuratutakoak, hau da, egun dabiltzan hitzak", argitu du Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradunak.

Baina, horrekin batera, garai batean baztertu ziren formak ere badaude. Urkiak honela arrazoitu du erabakia: "Euskaltzaindiak ez erabiltzeko esanda ere, hitz horiek bidea egin dutelako, jendeak erabili dituelako. Beraz, erabiltzen bada, beharra dagoen seinale izango da. Hori da ezarpena: tarteka, dabilena berrikusi eta, kasurik ez badigute egin, guk atzera egin. Gure egitekoa dabilena jasotzea baita".

Hitz berriak

Honela, azken sei hilabeteotan hitz ugari gehitu zaizkio hiztegiari. Gutxi batzuk aipatzearren: queer, nezeser, koronabirus, zaurgarritasun, nahasmendu bipolar, asanblada, trajeria, euste, birziklapen, dedio, aurri, txantxiku, ustiaketa, zupatu, telelaguntza, hitzemate, pirateatu, esanbidezko, gobernantza, telelaguntza edo heteropatriarkal.

Miriam Urkia euskaltzain osoak adierazi duen bezala, hitz berrien artean badira lehendik baztertuak zeudenak eta orain onartuak izan direnak, esaterako binario, biluztu eta eskumalde.

Gaur egun, Euskaltzaindiaren Hiztegiak 49.286 forma ditu guztira.

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena