12:18

Artea

Emaitzak

1.301.343 pertsonak bisitatu zuten Bilboko Guggenheim 2024an

EITB Media

Iazko bisitari kopuruarekin alderatuta, % 2 jaitsi da zenbatekoa. "Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea" erakusketa izan da ikusiena.

  • Bilboko Guggenheim museoa. Argazkia: Guggenheim Bilbao Museoa.

    Bilboko Guggenheim museoa. Argazkia: Guggenheim Bilbao Museoa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024. urtea "oso positibotzat" jo du Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaritzak. 1.301.343 bisitari jaso ditu Bilboko erakusketa zentroak joan den urte osoan, 2023an, inoiz izan duen urterik jendetsuenean, baino % 2 gutxiago (22.878 pertsona). Inoizko maiatz eta ekain onenak izan ditu museoak, jende kopuruari begiratuta, eta uztail-abuztuak inoizko bigarren onenak izan dira.

Jatorri geografikoari begiratuta, bisitari horien % 16 Frantziako Estatutik etorri dira, % 8 Alemaniatik, % 7 Britainia Handitik, % 6 AEBtik eta % 5 Italiatik, % 4 Kataluniatik eta % 4 Madrildik.

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea erakusketak bildu ditu bisitari geihen: 882.658 pertsona, otsailetik irailera bitartean. Ekain eta azaroa bitartean, 648.237 pertsonak ikusi dute Yoshitomo Nara erakusketa, eta Martha Jungwirth erakusketa, berriz, 549.094 pertsonak bisitatu dute ekain eta iraila bitartean.

2024an, 80.192 pertsonak parte hartu dute Museoaren hezkuntza programetan, aurrez aurreko eta online jardueretan.

Gaur egun, 345.185 dira Community (museoak artearen eta kulturaren inguruan sortutako komunitatea) osatzen duten pertsonak: 23.690 Museoaren Lagunak dira; 321.060 Jarraitzaileak, museoarekin harremana izateko doako modalitateko kideak; eta 497 langabeei museoa doan bisitatzeko aukera eskaintzen dien Erdu programaren onuradunak.

Autofinantzaketa mailari dagokionez, % 78 ingurukoa izan da 2024an.

207.797 pertsona Arte Ederren Bilboko Museoan

Arte Ederren Bilboko Museoak 207.797 pertsonaren bisita jaso zuen 2024an, aurreko urtean baino % 8,5 gehiago. Daturik onena da azken bost urteetan. Museoaren arduradunen esanetan, 2024an joera positiboak hobera egin du, "nahiz eta Agravitas Foster eta Uriarte arkitektoak gidatzen ari diren zaharberritze prozesua aurrea doan eta museoaren jarduera eraiki zaharrera mugatu den, doako sarrerarekin".

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena