Artea
Kartela
N. V. | EITB Media
Aurreko sei urteetan bezala, Literatura Lanen Ilustrazio kategorian Euskadi Literatura Saria jaso zuen artistak egin du txirrindularitza lasterketako irudia.
Joseba Laratxeren lanaren detailea
Joseba Larretxek, Euskadi Literatura Saria ilustrazio kategorian irabazi duen ilustratzaileak, diseinatu du Itzulia Basque Country txirrindulari lasterketaren kartela. Duela sei urtetatik, Euskadi Literatura Sariaren irabazlea arduratzen da kartela egiteaz, eta Larratxek irabazi zuen iaz, Ni ez naiz Mikel Laboa komikian egindako lanagatik.
Larratxek azaldu duenez, enkargua jaso zuenean bi irudi etorri zitzaizkion burura: "Batetik, txirrindularien esfortzu aurpegiak, izerditan, ahoa zabalik edo hortzak estuturik, mendian gora. Bestetik, euskal zaleen irudia etorri zitzaidan gogora, Euskal Herriko eta atzerriko mendateetan, errepide bazterra ikurrinez betetzen. Ondoren, txirrindulariaren betaurrekoetan zaleen isla erakutsiz bi irudi horiek bakar batean elkartu nitzakeela konturatu nintzen".
Joseba Larratxe Berazadi Irunen jaiotakoa da, eta Josevisky ezizenarekin da ezaguna. Argia-rako ilustrazioak egin ditu, H28 aldizkari satirikoarekin kolaboratu du eta Gaztezulo-n "Aingurak" komikia argitaratu du.
Itzulia Basque Country-k 100 urte beteko ditu aurten. Apirilaren 1etik 6ra bitartean egingo dute, Irunen hasi eta Eibarren bukatuta.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa