09:14

Artea

Kukuxumusu

Auzitegi Gorenak "Kukuxumusu Unibertsoko" pertsonaiak marrazteko baimena eman dio Mikel Urmenetari

EITB Media

Auzitegiak ezetsi du Kukuxumusuk Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka, zeinetan Urmenetak enpresari egindako lagapenaren mugak ezarri baitziren, jarritako helegitea.

  • Urmeneta, ''El Día de Mañana'' ETBko saioan

    Urmeneta, "El Día de Mañana" ETBko saioan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Auzitegi Goreneko Gai Zibiletarako Gelak ezetsi du Kukuxumusu Ideas SL-k Nafarroako Auzitegiaren epai bati jarritako helegitea. Bere epai horretan, probintzia auzitegiak mugak ezarri zituen "Kukuxumusu Unibertsoko" pertsonaien sortzaileak, Mikel Urmeneta ilustratzaileak, enpresa horri egindako eskubide lagapena zehazteko.

Orain, Auzitegi Gorenak ezarri du Urmenetak pertsonai horien marrazki berriak egin ahalko dituela, "betiere lagatakoetakoren baten plagiotzat hartua ez izateko adina ezberdina bada marrazki berria".

2016an, Urmenetak Katuki Saguyaki enpresa abiatu zuen beste marrazkigile batzuekin batera, eta Kukuxumusuk salaketa jarri zien, bere garaian jabetasun intelektualeko eskubideak Kukuxumusuren esku utzia zituzten hainbat marrazki erabili baitzituzten ilustratzaileok proiektu berri horretan.

Auzitegiak marrazkiak (horien eskubideak laga zituzten marrazkigileek) eta pertsonaiak (horien gaineko eskubideak ez zituzten eskualdatu) desberdindu ditu orain. Hala ere, Gorenak berretsi du marrazkigileek (Mikel Urmenetak eta gainerakoek) tarte "estua" dutela Kukuxumusu Unibertsoko pertsonaia horien marrazki berriak egiteko, Jabetza Intelektualeko Legearen erreprodukzio eskubidea ez urratze aldera, "eskubideak lagata dauzkatenen kopiatzat ez hartzeko adina ezberdinak izan behar baitira". 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena