Artea
Gasteiz
N. V. | EITB Media
Bere funtseko 100 bat lan eta dokumentu paratu ditu Gasteizko museoak bisitarien eskura, eta Sahatsa Jauregi artistaren "Flux Cored" erakusketa inauguratu du.
"Flux Cored" Sahatsa Jauregiren erakusketa
Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Flux Cored Sahatsa Jauregiren erakusketa aurkeztu du gaur, eta irailaren 3ra arte izango du ikusgai. Gainera, Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak erakusketan artista hauen lanak bildu dituzte: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Luis Peña Ganchegui, Néstor Basterretxea, María Franciska Dapena, Agustín Ibarrola, Gabriel Aresti, Blas de Otero, Gabriel Celaya, Esther Ferrer, Cristina Iglesias, Juan Antonio Sistiaga eta Susana Solano.
"Flux Cored" Jauregiren erakusketan, bestalde, "metalezko xafla ebakiz egindako gorputz atalen siluetak biltzen dituzten mihiztadurak aurkezten dira, ehunezko elementuei esker askotan luzatzen edo eusten direnak", museoak azaldu duenez.
Argazkigintzatik abiatuta, Jauregiren eskultura lauek "estimulagarriak zaizkion egoerak sortzeko eta gauzatzeko nahia adierazten dute".
Sahatsa Jauregi irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, eta Okela gune independenteko kide izan da 2017-2022 urteetan. Besteak beste, Gure Artea saria jaso du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa