Artea
''Bilduma partekatua''
Agentziak | Erredakzioa
Artiumek berak, Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederren Museoak aukeratu dituzte 15 euskal sortzaileren lanok. Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko ez ohiko dirulaguntza eman du artelanok erosteko.
15 euskal artistaren 49 lan aurkeztu dituzte gaur Artium Gasteizko museoan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 150.000 euroko ezohiko dirulaguntza bideratu du bizirik dauden euskal artisten artelanak erostera, eta Artium museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Tabakalera zentroak elkarlanean erabaki dute laguntzaren bidez zein artelan erosi.
Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako museoekin partekatu daitekeen bilduma bat osatzen jarraituko du Gasteizko museoak.
Gaurko aurkezpen ekitaldian azaldu dutenez, helburu hirukoitza du Eusko Jaurlaritzak bigarren aldiz eman duen dirulaguntzak: "covid-19ak gogor jotako sektore ezegonkorrean ekonomia arintzea, ondare historiko artistiko publikoa aberastea eta eguneratzea eta, azkenik, museoen eta euskal arte garaikidean espezializatutako zentroen arteko ekintza bateratua eta koordinatua indartzea".
Funtsa, azkenean, 15 artistaren (zazpina gizon-emakume eta talde bat) 49 lanek osatzen dute:, argazkiak, eskulturak, collageak, bideoak, instalazioak, marrazkiak eta obra grafikoak.
Honako artista hauen artelanak dira 2021eko bilduman daudenak: Raisa Álava, Malús Arbide, Manu Arregui, Juana Cima, Patxi Cobo, Detritus, Raúl Domínguez, Iñaki Garmendia, Iñaki Gracenea, Asunción Goikoetxea, Kimia Kamvari/Nader Koochaki, Gala Knörr, Erlea Maneros Zabala, Merche Olabe eta Manu Uranga.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa