Artea
Irailaren 12ra arte
N. V. | EITB Media
Gasteizko zentroko erakusketan, alemaniar artistaren lan berriak bildu dituzte, “hainbat testuingururen eta horien historiaren ikerketaren emaitzak”.
'Gisant', 2019. Katinka Bock. Argazkia: Pierre Antoine
Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak “Katinka Bock. Logbook” erakusketa jarriko du ikusgai larunbatetik, martxoak 27, irailaren 12ra, Katinka Bock alemaniar artistak azken bost urteetan egindako lanen bilduma.
Katinka Bocken (Frankfurt am Main, 1976) lana “eskulturaren, arkitekturaren eta hizkuntzaren alorren arteko etengabeko elkartrukea” da, museotik zehaztu dutenez, eta arrazoia eta ustekabea batzen dituen prozesu baten emaitza.
Gainera, alemaniar artistak esku hartu ohi du bere erakusketak hartzen dituzten espazioetan, berorietan aldaketak eginez.
"Logbook" erakusketako piezak hainbat testuinguru eta historia aztertzearen emaitza dira, artistaren hitzetan, eta artistak bertoko artisauei proposatutako trukeak eta museoko espazioan eta arkitekturan egindako esku hartzeak islatzen ditu.
Beatriz Herraez Artiumeko zuzendaria da erakusketaren komisarioa, eta Albaola Itsas Kultur Faktoriarekin lankidetzan paratu dute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa