16:45

Artea

Funts publikoa

Artium Bilduma Partekatuko 34 artelanak aurkeztu dituzte

N. V. | EITB Media

Bilboko Arte Ederren Museoak, Tabakalerak eta Artiumek euskal artista garaikideen 34 obra erosi dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, koronabirusak jotako kolpea arintze aldera.

  • Artium Bilduma Partekatuaren aurkezpena

    Erakundeen eta kultura espazioen ordezkariak, bilduma partekatuaren aurkezpenean. Argazkia: Irekia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artium Bilduma Partekatuak erosi dituen artelanen aurkezpena hartu du gaur Gasteizko Artium museoak. Bilboko Arte Ederren Museoa, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta Gasteizko Artium museoa, titulartasun publikoko funts horren egoitza izango dena, elkarlanean aritu dira obrok erosteko orduan.

2020ko bigarren seihilekoan, hiru erakunde artistikoak elkarlanean aritu dira gaur aurkeztu diren artelanak erosteko, eta Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroz lagundu du ekimena. Orotara, 24 artistaren (14 emakume, 9 gizon eta kolektibo bat) 34 lanek eta edizio grafikoko 8 alek osatzen dute funtsa. Hautatutako piezen artean margolanak, eskulturak, bideoak, instalazioak, marrazkiak eta lan grafikoak daude, besteak beste.

Artium Bilduma Partekatua osatzen duten lanen egileak honako hauek dira: Lorea Alfaro, Miren Arenzana, Gerardo Armesto, Txaro Arrazola, Nadia Barkate, Luis Candaudap, Jesús María Cormán Seco, Kepa Garraza, Gema Intxausti, Ricardo Iriarte, Miriam Isasi, Sahatsa Jauregi, Jeleton, Maider López, Álex Mendizabal, Idoia Montón, Ion Munduate, Lucía Onzain, Fernando Renes, Ana Isabel Román, Estibaliz Sádaba, Azucena Vieites eta Ediciones LaTaller.

Gainera, Euskadiko arte galeria hauen bitartez egin dira erosketa gehienak: Carreras Múgica, Vanguardia, Juan Manuel Lumbreras, La Taller, Espacio Marzana, Cibrián Gallery, Talka eta Altxerri.

13 milioi euro, laguntzatan

Gainera, Iñigo Urkullu lehendakariak gaurko aurkezpenean iragarri duenez, Jaurlaritzak 13 milioi euro bideratuko ditu guztira, 23 deialditan, “kulturaren sektoreak pandemiaren ondorioak arintzen laguntzeko”.

“Laster, 1.100.000 euroko deialdi berezi bat iragarriko dugu”, esan du Urkulluk, “kultura arloko autonomoei, enpresei eta erakunde profesionalei laguntzeko, osasun-larrialdiak euren jardueran, egituran eta know-how-ean eragindako kalteei aurre egiteko”.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena