12:51

Artea

Bilbon

Guggenheim eta Bilboko Arte Ederren Museoa ekainaren 1ean irekiko dituzte

eitb.eus

Bi museoak asteko egun guztietan egongo dira zabalik, ordutegi osagarrietan. Museo bakoitzak laster iragarriko du segurtasuna bermatze aldera prestatu dituen protokoloak.

  • Guggenheim Bilbao Museoa

    Bi hilabete eta erdi egingo ditu itxita Guggenheimek. Argazkia: Endika Frias.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak ekainaren 1ean ateak berriro irekiko dituztela iragarri dute. Asteko egun guztietan zabalduko dute, eta ordutegi osagarriak izango dituzte, ohar batean azaldu dutenez.

Martxoaren 14an, agintariek museoak ixtea erabaki zuten, koronabirusaren hedapena geldiarazteko, eta, orain, Bilboko bi museoek ekainaren 1ean ateak irekiko dituztela iragarri dute.

Bi museoak asteko egun guztietan irekiko dituzte, eta elkarren osagarriak izango diren ordutegi zabalak eskainiko dituzte. Herritarrek museo bat edo biak bisitatzeko aukera izango dute 11:00etatik 19:00etara.

Ekainean, Guggenheim Bilbao Museoa 14:00etatik 19:00etara irekiko dute astelehenetik ostiralera, eta larunbat eta igandeetan, 11:00etatik 19:00etara. Uztailean eta abuztuan, ordutegia luzatuko du, eta egunero 11:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Bestalde, Bilboko Arte Ederren Museoa asteko egun guztietan egongo da irekita ekainean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta uztailean eta abuztuan ordutegi zabalagoa ezarriko du, 11:00etatik 19:00etara.

Egungo egoeran, ordutegi horietan behar bezala jakinaraziko liratekeen aldaketak egon litezkeela abisatu dute museoon arduradunek. Azkenik, museo bakoitzak laster iragarriko ditu bisitaldian segurtasuna bermatzeko ezarritako protokoloak.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena