18:53

Txirrindularitza

Fitxaketa

Oier Lazkano Red Bull-BORA-hansgrohe taldean arituko da, 2025eko denboraldian hasita

EITB MEDIA

Txirrindulari gasteiztarrak, 24 urtekoa bera, Movistar taldea utzi du; azken hiru denboraldietan ibili da aipatutako taldean. "Kirol munduko izen garrantzitsuenekin lan egitea aukera sinestezina da", adierazi du Lazkanok, bere talde berriaz.

  • Oier Lazkano, artxiboko irudian, Movistarren maillota jantzita. Argazkia: EFE.

    Oier Lazkano, artxiboko irudian, Movistarren maillota jantzita. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oier Lazkano Red Bull-BORA-hansgrohen arituko da hurrengo denboraldian hasita, 2025etik, asteazkenean Alemaniako taldeak iragarri duenez. Txirrindulari gasteiztarrak, 24 urtekoa bera, Movistar taldea utzi du; azken hiru denboraldietan ibili da azken horretan. "Kiroleko izen garrantzitsuenekin lan egitea aukera sinestezina da", adierazi du Lazkanok, bere talde berriaz.

Lazkanok, palmaresean, honako lorpen hauek ditu, besteak beste: Espainiako txapelketa bat, errepidean (2023), eta bigarren postu bat aurten, Espainiako erlojupeko txapelketan bi bigarren postu (2022an eta 2023an), 2023ko Boucles de la Mayenne lasterketako sailkapen Nagusia, 2024ko Jaen Paraiso Interior klasikoa, Flandrian Zehar klasikoan bigarren postu bat (2023an), hirugarren postua 2024ko Kuurne-Brusela-Kuurne proban, eta etapa garaipenak Portugalgo Itzulian, Burgosko Itzulian eta Valoniako Tourrean.

Red Bull-BORAk webgunean jasotako adierazpenetan, ziklista gasteiztarrak nabarmendu du talde aldaketak "urrats handia" dakarkiola: "Eskerrak eman nahi dizkiot taldeari, nigan jarritako konfiantzagatik. Kiroleko izen garrantzitsuenekin lan egitea aukera sinestezina da", esan du.

Ralph Denk txirrindulari profesional ohi eta Alemaniako taldeko egungo arduradun nagusiak zehaztu duenez, "Oier gaztea da, oraindik, baina bere burua ezagutzera ematea lortu du, potentzia handia baitu. Bere estiloagatik nabarmendu da: senari jarraituz jotzen du erasoa, eta indarrez egiten du aurrera. Batzuetan, eskola zaharreko ziklista dirudi, baina arrakastatsua, eta inspiratu egiten nau. Potentzia hori klasikoetan baliatu ahal dugu, eta orain, Oierri esker, are aukera gehiago ditugu etapetako lasterketetan", gehitu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena