15:14

Txirrindularitza

Osteguna, irailak 5

Vueltako 18. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Gasteiz-Maeztu-Izkiko Parke Naturala (179,5 km)

EITB MEDIA

Ia ibilbide osoa Araban barrena ibiliko da, Gasteiz hiriburutik abiatu eta Maeztun amaituta, Izkiko Parke Naturalean, hain zuzen. 175 kilometroko erdi mailako mendiko jardunaldian, bi mendate igo beharko dituzte: 2. mailakoa bata eta 1. mailakoa bestea.

  • Espainiako Vueltako 18. etaparen profila.

    Espainiako Vueltako 18. etaparen profila. Irudia: lavuelta.es

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Vuelta Arabara iritsiko da 18. etapan, irailaren 5ean, ostegunez. Erdi mailako mendiko jardunaldia izanik, aproposa izan daiteke, profilera ongi egokituta dauden txirrindulari azkarrentzat. Halaber, abiadura-lasterkari hutsak kanporatzeko ere balio dezake, antolakuntzak xehetasun teknikoetan azaldu duenaren arabera. Etapa Gasteizen hasiko da, eta Izkiko Parke Naturalean amaitu, Arraia-Maeztun; jardunaldiak 179,5 kilometroko ibilbidea izango du.

Etapa 13:05ean abiatuko da, Gasteiztik, eta 17:19an amaitzea aurreikusi dute, gutxi gorabehera. Langraiz Oka, Pobes, Mimbredo eta Gesaltza Añana herrietatik pasako da tropela ibilbidearen hasieran, besteak beste. Ondoren, Zambrana eta Urizaharra atzean utzita, etapako lehen mendateari egin beharko diote aurre txirrindulariek: Rivas de Tereso, bigarren mailako 11,1 kilometroko igoera, batez beste % 3,4ko aldapekin.

Jarraian, Errioxan barrena egingo du etapak, Abalosen, berriz Arabara itzuli aurretik. 134,3. kilometroan, Herrerako Mendatea igoko dute (5,6 kilometroko igoera, batez beste % 8,3ko maldekin). Azken txanpan, helmugarako bidea hartuko dute, Urizaharra, Lagran eta Bernedo, besteak beste, atzean utzita, Maeztura heldu arte.

ETAPAREN PROFILA

Vueltako 18. etaparen profila. Irudia: lavuelta.es

Vueltako 18. etaparen profila. Irudia: lavuelta.es

 

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 18. etapa (irailak 5, osteguna)

Ibilbidea: Gasteiz-Arraia-Maeztu

Distantzia: 179,5 km

Hasiera-ordua: 13:05

Amaiera-ordua: 17:19 (45 km/h) | 17:30 (43 km/h) | 17:42 (41 km/h).

Mendiko saria: Rivas de Tereso gaina (2. maila), 81,5. kilometroan; Herrera mendatea (1. maila), 134,3. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena