13:27

Txirrindularitza

Vuelta

Euskaltel-Euskadik Vueltan lehiatuko den taldea iragarri du

EITB MEDIA

Jon Aberasturi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Victor De la Parte, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Luis Angel Mate dira talde laranjak aukeratutako txirrindulariak.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltel-Euskadik Espainiako Vueltan, abuztuaren 17tik irailaren 8ra, parte hartuko duten zortzi txirrindularien berri eman du asteazken honetan, Gasteizen, Artium Museoan egindako aurkezpenean. Jon Aberasturi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Victor De la Parte, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Luis Angel Mate egongo dira lasterketaren irteeran.

Jorge Azanza nafarrak gidatutako taldeak "lehiarako prest" dauden eskalatzaileak ez ezik, "ihesaldiren bat borrokatzeko" gai diren txirrindulariak ere badituela nabarmandu dute ekitaldian.

Jon Aberasturi, adibidez, esprinten batean nagusitzeko hautagaia izango dela zehaztu dute. Gasteiztarrak "oso zaila" izango dela badakien arren, aldapan amaitzen diren lehen asteko etapei erreparatu die, alde izan ditzakeelako.

Bestetik, Victor de la Parte konforme izango da ihesaldietan parte hartuta eta "etaparen bat irabazteko lehian" egoten bada, sailkapen orokorreko lehen postuak lortzea erraza ez dela izango ohartuta, dagoen maila handia kontuan izanik.

Guztien jomugan dago, berriz, etxeko etapa, 18.a, irailaren 5ean, Gasteizen hasi eta Maeztun bukatuta. Rivas de Tereso mendatea igo ostean, Arabako Errioxan barrena ibiliko dira, eta Herrerako Mendateari aurre egin beharko diote. Guztira, ibilbideak 175 kilometro ditu.

Hirugarren Vuelta da talde laranjarentzat, 2018an aro berria abiatu zuenetik, 2021ean eta 2022an ere hartu baitzuen parte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena