17:04

Txirrindularitza

2024ko denboraldia

2024ko Espainiako Vueltako etapa bat Gasteizen hasiko da, eta Izkiko Parke Naturalean amaitu

EITB MEDIA

Radio Vitoriak aurreratu du, asteartean; gainera, iragarri ere iragarri du ia itxita dagoela 2024ko Euskal Herriko Itzuliko etapa bat Legution bukatzea.

  • Pello Bilbaok, 2022ko Itzulian, Laudio-Amurrio etapa irabazi zuen, Araban. Argazkia: EFE.

    Pello Bilbaok, 2022ko Itzulian, Laudio-Amurrio etapa irabazi zuen, Araban. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ko gizonezkoen Espainiako Vueltako etapa bat Gasteizen hasiko da, eta Izkiko Parke Naturalean amaitu, Arraia-Maeztun, Radio Vitoriak asteartean aurreratu duenez. Halaber, Radio Vitoriak iragarri du ia itxita dagoela 2024ko Euskal Herriko Itzuliko etapa bat Legution bukatzea.

Espainiako Vueltak abenduaren 19an aurkeztuko du 2024an izango duen ibilbide osoa, eta, hortaz, Gasteizen abiatuko den etapa bat izango du. Arabako hiriburua, uztailean, 2023ko Frantziako Tourreko etapa bateko abiapuntua izan zen, eta, hala, hurrengo denboraldian ere izango da itzuli handi batean etapa bateko irteera puntua.

Oraingoz, honakoa zehaztu dute 2024ko Espainiako Vueltaz: Lisboan hasiko dela abuztuaren 17an, Madrilen bukatuko dela irailaren 8an, eta aurreneko hiru etapak, alegia, Lisboa-Oeiras, Cascais-Ourem eta Lousa-Castelo Branco, Portugalen jokatuko dituztela.

2024ko Euskal Herriko Itzulia, aldiz, apirilaren 1ean hasiko da, Irunen. Bertan, lehenengo etapan, hamar bat kilometroko erlojupekoa jokatuko dute. Bigarren etapa, apirilaren 2an, Irundik abiatuko da, eta aurreikuspena da gerora Gipuzkoatik kanpo irtetea. Itzulia apirilaren 6an bukatuko da, larunbatez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 Zuzenean 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena