12:30

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma taldeek Vueltan hartuko dute parte, gonbidatuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi gonbidatu horiez gain, World Tourreko 18 ekipoak eta UCI Pro Teameko lehen bi sailkatuak (Lotto Dstny eta Israel Premier Tech) ere izango dira lehian.

  • Euskaltel Euskadi taldearen artxiboko irudia

    Euskaltel Euskadi taldearen artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma taldeak gonbidatu dituzte 2024ko Espainiako Vueltan parte hartzera. World Tourreko 18 ekipoak ez ezik, UCI Pro Teameko lehen bi sailkatuak ere izango dira lehian: Lotto Dstny eta Israel Premier Tech.

Ostiral honetan eman dute antolatzaileek abuztuaren 17an hasi eta irailaren 8an amaituko den lasterketaren 79. edizioan izango diren taldeen berri.

Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren arauei jarraituz, UCI World Tourreko 18 taldeek zuzenean parte hartzeko eskubidea dute:

Alpecin-Deceuninck

Arkea-B&B Hotels

Astana Kazakhstan Team

Bahrain Victorious

Bora-Hansgrohe

Cofidis

Decathlon AG2R La Mondiale Team

EF Education-Easypost

Groupama-FDI

Ineos Grenadiers

Intermarche-Wanty

Lidl-Trek

Movistar Team

Soudal-Quick Step

Team DSM-Firmenich Postnl

Team Jayco Alula

Team Visma | Lease a Bike

UAE Team Emirates

Lotto Dstny eta Israel-Premier Tech (2023ko UCI rankingeko UCI ProTeams onenak) ere izango dira Vueltan. Kern Pharmak eta Euskatel-Euskadik osatuko dute zerrenda, antolatzaileek gonbidatuta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena