Txirrindularitza
O Gran Camiño
O. Z. A. | AGENTZIAK
Ineos Grenadierseko Joshua Tarling britainiarrak irabazi du O Gran Camiñoko hasierako erlojupekoa. Xabier Mikel Azparren donostiarrak bosgarren postuan bukatu du.
Tarling, O Gran Camiñoko lehen erlojupekoan. FOTO: EFE
Joshua Tarlingek irabazi du ostegun honetan O Gran Camiñoko lehen etapa, erlojupekoa 18 minutu eta 21 segundoan burututa. Etapak ez du sailkapen orokorrerako balio, eguraldi gorabeheratsuaren ondorioz. Jonas Vingegaard, Frantziako Tourreko irabazle bikoitza eta faborito nagusiak, egoera hau aprobetxatu du bere burua erreserbatzeko.
Darren Raffertyk, irabazlearengandik 42 segundora, eta Pablo Castrillok, 48 segundora, osatu dute lehen etapako podiuma. Michael Kwiatkowski, Rigoberto Uran, Carlos Rodriguez, Vingegaard eta Carapaz izan dira lehen postuetatik urrun. Xabier Mikel Azparren donostiarrak bosgarren postuan bukatu du liderrarengandik 58 segundora.
Bigarren etapak Lugoko probintziara eramango du tropela. Taboadan hasi eta Chantadara arte, 151,1 kilometro eta 3.000 metroko desnibela izango du.
Lehen etapako sailkapena: (sailkapen nagusirako ez du balio)
1 - TARLING Joshua (INEOS) 0:18:21
2 - RAFFERTY Darren (EF Education) + 0:42
3 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) + 0:48
4 - BARTA Will (Movistar) + 0:55
5 - AZPARREN Xabier Mikel (Pro Cyclyng) + 0:58
6 - KELDERMAN Wilco (Team Visma) + 1:02
7 - GARCÍA PIERNA Raúl (Arkéa) + 1:05
8 - PICCOLO Andrea (EF Education) + 1:09
9 - CANAL Carlos (Movistar) m. t.
10 - KWIATKOWSKI Michal (INEOS) + 1:14
Sailkapen nagusia:
1 - TARLING Joshua (INEOS) 0:18:21
2 - RAFFERTY Darren (EF Education) + 0:42
3 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) + 0:48
4 - BARTA Will (Movistar) + 0:55
5 - AZPARREN Xabier Mikel (Pro Cyclyng) + 0:58
6 - KELDERMAN Wilco (Team Visma) + 1:02
7 - GARCÍA PIERNA Raúl (Arkéa) + 1:05
8 - PICCOLO Andrea (EF Education) + 1:09
9 - CANAL Carlos (Movistar) m. t.
10 - KWIATKOWSKI Michal (INEOS) + 1:14
Hurrengo zuzenekoak
04 | 13:40 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa |
04 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa