15:04

Txirrindularitza

Balorazioa

J. Oroz: "Vueltan parte hartzea oso pozgarria da Kern Pharmarentzat, momentu egokian datorkigu gonbidapena"

EITB Media

Taldeko managerra pozik azaldu da Espainiako Vueltako antolatzaileen gonbidapena jaso ostean.

  • Juanjo Oroz

    Juanjo Oroz, Kern Pharma taldeko managerra. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Kern Pharmak Vueltan egoteko gonbidapena jasotzea pozgarria izan da. Gainera, momentu egokian datorkigu", adierazi du Juanjo Oroz taldeko managerrak Espainiako Vueltan parte hartzeko gonbidapena jaso ostean.

"Gonbidapena momentu egokian datorkigu. Taldea hazten ari da, eta Vueltan egotea merezi genuen. Espainiako Vueltan egotea oso pozgarria da Kern Pharma osatzen dugun guztiontzat: babesleentzat, txirrindularientzat eta taldeko kide guztientzat. Ahalik ez ondoen egiten saiatuko gara", esan du Orozek.

Juanjo Orozen esanetan, taldearen urteko helburu nagusia izango da Vuelta: "Urteko gure helburu nagusia izango da Vuelta. Munduko onenekin korritzen duzu, eta erakusleiho itzela da. Gozatu beharreko ametsa da, baina lana ere gogotik egin beharko dugu. Etapa garaipenen bat borrokatzeko aukera edukitzea gustatuko litzaidake".

"Horretarako prestatuta dauden txirrindulariak baditugula uste dut. Horixe izango litzateke helburu handia. Asko pozten naiz taldea osatzen dugun guztiongatik; izan ere, Kern Pharmako txirrindulariek txikitatik amestu dute Vuelta korritzearekin, eta, orain, ametsa egia bihurtzeko aukera izango dute. Gainera, txirrindularitza munduak Kern Pharma ezagutzen eta gure izena entzuten jarraitzea nahi dugu", azaldu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena