18:09

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Filippo Gannak irabazi du Valladolideko erlojupekoa eta Kussek maillot gorriari eutsi dio

EITB MEDIA

INEOSko txirrindulari italiarra izan da azkarrena lasterketako hamargarren etapan; Remco Evenepoel sailkatu da bigarren, 16 segundora, eta Primoz Roglic hirugarren, 36ra. Sailkapen nagusian, Jumbo-Vismako ziklista estatubatuarrak 26 segundora du Marc Soler, eta Evenepoel, 1:09ra.

2:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

INEOS Grenadiers taldeko Filippo Ganna txirrindulari italiarrak irabazi du, asteartean, 2023ko Espainiako Vueltako hamargarren etapa, Valladoliden jokatu duten 25,8 kilometroko banakako erlojupekoa, eta Jumbo-Visma taldeko Sepp Kuss ziklista estatubatuarrak sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio. Gannak 27:39ko denbora egin du, hau da, Soudal Quick-Stepeko Remco Evenepoel belgikarrak baino 16 segundo gutxiago eta Jumbo-Vismako Primoz Roglic esloveniarrak baino 36 segundo gutxiago; sailkapen nagusian, Kussek 26 segundora du UAE Emirateseko Marc Soler kataluniarra, eta 1:09ra, Evenepoel.

Aurreikuspena zen erlojupekoan alde nabarmenak izatea lasterketa irabazteko faboritoen artean eta sailkapen nagusiko egoera nolabait argitzea, mendiko etapa nagusiak hasi aurretik. Jardunaldiak argi utzi du txirrindulari batzuk sasoi puntu oso egokian daudela, Jumboko Sepp Kuss eta Primoz Roglic eta UAEko Marc Soler eta Joao Almeida kasu. Remco Evenepoel, egungo munduko txapelduna erlojupekoan, ez da espero bezain indartsu ibili, baina sailkapen nagusian hirugarren postuan dago, ondo kokatuta. Pentsatzeko modukoa da mendiko etapetan Jumboren eta UAEren arteko lehia bizia izatea, eta belgikarrak borroka hori balia letzake aurrera egiteko.

Filippo Ganna irabazleak erlojupeko bikaina egin du. Italiarra, bi aldiz munduko txapeldun eta egungo txapeldunordea, Evenepoelen atzean zegoen faboritoen zerrendetan etapa hasi baino lehen, baina errepidean ez die inolako aukerarik eman belgikarrari eta sailkapen nagusiko gainerako txirrindulariei. Gannak, horrela, lehen aldiz irabazi du etapa bat Espainiako Vueltan, eta argi utzi du, beste behin, munduko onenetakoa dela erlojupeko etapetan.

Euskal Herriko txirrindularien lanari erreparatuta, Jonathan Castroviejo (INEOS) ibili da ondoen; izan ere, getxoztarra 12. sailkatu da, 1:24ra. Mikel Landa (Bahrain-Victorious) sailkapen nagusiko 5. tokian zegoen etapa hasi aurretik, eta 28. postuan amaitu du etapa, 2:21era, Movistar taldeko Oier Lazkano baino apur bat atzerago, azken horrek 21. tokia eskuratu baitu, 2:02ra. Landa 11. dago orain sailkapen nagusian, 3:21era, eta aukerak ditu ohorezko posturen bat lortzeko Espainiako Vueltan.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - GANNA Filippo (INEOS) 27:39

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:16

3 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +0:36

4 - ALMEIDA Joao (UAE) +0:50

5 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:52

6 - CATTANEO Mattia (Soudal) +1:09

7 - AYUSO Juan (UAE) +1:11

8 - SOLER Marc (UAE) +1:12

9 - OLIVEIRA Nelson (Movistar)  d. b.

10 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +1:18

12 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) +1:24

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - KUSS Sepp (Jumbo) 35:52:38

2 - SOLER Marc (UAE) +0:26

3 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +1:09

4 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +1:36

5 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +2:02

6 - ALMEIDA Joao (UAE) +2:16

7 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +2:22

8 - AYUSO Juan (UAE) +2:25

9 - MAS Enric (Movistar) +2:50

10 - VLASOV Aleksandr (BORA) +3:14

11 - LANDA Mikel (Bahrain) +3:21

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena