19:35

Txirrindularitza

4. etapa

Kaden Groves australiarrak irabazi du Espainiako Vueltako 4. etapa, esprint gorabeheratsu batean

Agentziak | Erredakzioa

Groves Juan Sebastian Molanori gailendu zaio azken metroetan, kolonbiarrak esprinta goizegi abiatu ostean.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kaden Groves australiarrak (Alpecin Deceuninck) irabazi du Espainiako Vueltako 4. etapako esprinta. Txirrindulariek 184,6 kilometroko ibilbidea egin dute Andorra la Vella eta Tarragona artean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik, eta Remco Evenepoelek lider jarraitzen du.

Eguneko ihesaldian hiru txirrindulari izan dira: Ander Okamika (Burgos-BH), ohikoa horrelako abenturatan; David Gonzalez (Caja Rural-Seguros RGA) eta Eduardo Sepulveda (Lotto Dstny). Argentinarrak mendiko maillota du.

Talde nagusian, esprinterren taldeek (Alpecin, UAE eta DSM, batez ere) ihesaldia kontrolpean izan dute, eta helmugarako 19 kilometrora harrapatu dituzte iheslariak.

Hortik aurrera, lasterketa kontrolpean izan dute aipatutako taldeek. Posizioak hartzen ari zirenean, helmugatik 4 kilometrora, gertatu da lehen erorikoa. Hortxe garaipena lehiatzeko aukerarik gabe geratu da faboritoetako bat, Bryan Coquard frantziarra. Buitragok eta Guerreirok ere kolpeak hartu dituzte. Ondoren, beste eroriko bat izan da, ondoriorik gabekoa.

UAE taldeak Molanorentzat egin du lan, eta kolonbiarra izan da lehena urrutitik erasoa jotzen, helmugako zuzengunean. Groves atzetik joan zaio, eta australiarra gailendu da azkenean, Molano indar barik geratu dela aprobetxatuta. 4 ordu, 5 minutu eta 41 segundoko denbora egin du irabazleak. Hirugarren postuan, Edward Theuns belgikarra (Lidl Trek) helmugaratu da.

Sailkapen nagusian, gauzak ez dira aldatu. Remco Evenepoelek lehen postuan jarraitzen du, Enric Mas (Movistar) 5 segundora dago eta Lenny Martinez frantziarra (Groupama) 11ra. Jonas Vingegaard danimarkarra 31 segundora dago, Primoz Roglic 37ra eta Juan Ayuso (UAE) 38ra.

Asteazkenean, bosgarren etapa jokatuko dute, 186,2 kilometrokoa, Morella eta Burriana artean.

Etapako sailkapena

1 - GROVES Kaden (Alpecin) 4:05:41

2 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) d. b.

3 - THEUNS Edward (Lidl) d. b.

4 - MENTEN Milan (Lotto) d. b.

5 - VAN GESTEL Dries (TotalEnergies) d. b.

6 - AULAR Orluis (Caja Rural) d. b.

7 - PAGE Hugo (Intermarché) d. b.

8 - ASKEY Lewis (Groupama) d. b.

9 - FLYNN Sean (Team dsm) d. b.

10 - VENDRAME Andrea (AG2R) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 12:48:58

2 - MAS Enric (Movistar) +0:05

3 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +0:15

4 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:31

5 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:33

6 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +0:37

7 - BARDET Romain (Team dsm) +0:39

8 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:41

9 - AYUSO Juan (UAE) +0:42

10 - SOLER Marc (UAE) +0:46

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena