20:13

Txirrindularitza

3. etapa

Remco Evenepoel da Espainiako Vueltako lider berria, Arinsalen irabazita

Agentziak | EITB MEDIA

Belgikarra aurkariei gailendu zaie aurtengo edizioan aldapan gora amaitu den lehen etapan. Lider berriak erorikoa izan du helmuga gainditu eta jarraian.

1:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Remco Evenepoel belgikarra (Soudal Quick Step) da Espainiako Vueltako lider berria, hirugarren etapan gailenduta. Txirrindulariek 158,5 kilometroko ibilbidea egin dute Suria eta Arinsal artean.

Etapa hasieran, 11 txirrindularik talde nagusitik ihes egin dute; horien artean, Damiano Caruso zen sailkapen nagusian ondoen kokatuta zegoena, liderrarengandik 23 segundora, eta Kamna (Bora), Jon Barrenetxea (Caja Rural-Seguros RGA) eta Sepulveda (Lotto Dstny) ere zihoazen bertan.

Talde horrek hiru minutuko aldea atera dio tropelari, baina faboritoen taldeek kontrolpean izan dituzte bai aurreko taldea bai talde nagusia.

Kilometroek aurrera egin ahala, Caruso, Kamna eta Sepulveda geratu dira lasterketa buruan, eta talde nagusian Jumbo taldea tiraka hasi da.

Iheslari guztiak harrapatuta, UAEk tropeleko abiadura handitu du, eta 15 laguneko taldea geratu da aurrean, errepidea gora egiten hasi denean.

Kuss eta Ayuso alde egiten saiatu dira. Estatubatuarra azkar atera da madrildarraren gurpilera. Ondoren, Marc Solerrek ere jo du erasoa, faboritoek elkar kontrolatzen zuten bitartean.

Evenepoelek erasoa jo du helmugarako 500 metrora, eta 4 ordu, 15 minutu eta 39 segundoko denbora eginda nagusitu da, orduko 37,3 kilometroko batez besteko abiaduran. Jonas Vingegaard danimarkarra (Jumbo Visma) izan da bigarren, eta Juan Ayuso espainiarra (UAE), hirugarren.

Evenepoelek erorikoa izan du helmuga zeharkatu eta metro batzuetara.

Asteartean, laugarren etapa jokatuko dute, 184,6 kilometrokoa, Andorra la Vella eta Tarragona artean.

Etapako sailkapena

1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 4:15:39

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:01

3 - AYUSO Juan (UAE) d. b.

4 - ROGLIC Primož (Jumbo) d. b.

5 - SOLER Marc (UAE) d. b.

6 - MAS Enric (Movistar) d. b.

7 - MARTINEZ Lenny (Groupama) d. b.

8 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) d. b.

9 - ALMEIDA João (UAE) d. b.

10 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 8:43:11

2 - MAS Enric (Movistar) +0:05

3 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +0:11

4 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:31

5 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:33

6 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) d. b.

7 - BARDET Romain (Team dsm) +0:35

8 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) d. b.

9 - KELDERMAN Wilco (Jumbo) +0:37

10 - ROGLIC Primož (Jumbo) d. b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena