13:59

Txirrindularitza

ESPAINIAKO VUELTA

Remco Evenepoel: "Kaka hutsa izan da, ezin genuen ezer ikusi"

AGENCIAS | EITB MEDIA

Iazko irabazlea kezkatuta eta haserre agertu da lehen etapako ibilbidea arriskutsu egiten zuen argiztapen faltagatik.

  • Lehen etapako ibilbidea. Argazkia: EFE

    Lehen etapako ibilbidea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Remco Evenepoel azkena izan da Espainiako 78. Vueltako taldekako erlojupekoan irteera hartzen eta, helmuga zeharkatu bezain laster, ezin izan du bere haserrea ezkutatu. "Kaka hutsa izan da, ezin genuen ezer ikusi. Oso arriskutsua izan da", adierazi du Soudal-Quick Step taldeko belgikarrak, ekaitzak eta euriak ikuspen baldintzak erabat murriztuta, Bartzelonako kaleetan zehar egindako 14,8 kilometroak amaitu ondoren.

"Kontu handiz joan behar izan dugu bihurguneetan, hemen Vueltan lehiatzeko baikaude, eta ez duzu lehen egunean erori eta aukerarik gabe geratu nahi", esan du.

Evenepoelek, bere hitzak gustukoak ez direla erabat jabetuta, bere gogoetarekin jarraitu du: "Bihar mundu guztiak kritikatuko nau esandakoarengatik. Baina arriskutsua zen. Ezin duzu gidatu 200 kilometro orduko abiaduran autobidean ilunpetan eta farorik gabe" gaineratu du.

Bere ustez, lasterketa ez zen bertan behera gelditu behar, hala ere, ondorengoa esan du: "Aldez aurretik badakizu ilun egongo dela?, euriarekin ezin duzu ezer egin, baina argiztapenarekin zerbait egin dezakezu. Oso arriskutsua izan da. Hil ala bizikoa zen gurpilean joatea ".

Izan ere, Evenepoelek badaki irabazteko arriskuak hartu behar direla eta "denek hartzen ditugu, baina gainera errepidea heze eta ilun badago, orduan oso arriskutsua bihurtzen da. Antolakuntzak segurtasunean pentsatu behar du. Benetan tamalgarria da Vuelta bezalako lasterketa batean gertatu dena" azpimarratu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena