19:07

Txirrindularitza

ESPAINIAKO ITZULIA

Imanol Erviti bere hamabosgarren Espainiako Itzulian izango da Movistar taldearekin

EITB MEDIA

Txirrindulari nafarrak arazo fisikoekin dabilen Carlos Verona ordezkatuko du.

  • Imanol Erviti, Movistar taldeko txirrindularia

    Imanol Erviti, Movistar taldeko txirrindularia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Erviti txirrindulari nafarra (Movistar Team) Espainiako Itzuliko 78. edizioan izango da. Iruñeko ziklistaren hamabosgarren parte-hartzea izango da larunbat honetan hasiko den lasterketan, eta, kasu honetan, Carlos Verona ordezkatuko, hura arazo fisikoekin baitabil.

"Ikusi duzuenez taldearen zortzigarren txirrindularia naiz Espainiako Itzulirako, oso pozik nago lasterketa honetan egoteagatik. Ilusio handia egiten zidan eta gozatzera etorri naiz, baita taldekideentzat lanik onena egiteko ere", adierazi du Ervitik Movistar taldeak "X" (antzinako Twitter) sare sozialean iragarri duen ohar baten bitartez.

Iruñeko txirrindulariak Espainiako Itzuliko 14 edizio lehiatu ditu Movistar taldearekin eta bere emaitzarik onena 47. postua izan zen 2020an. Gainera, Ervitik bi etapa garaipen erdietsi ditu orain arte, bata, 2008an eta bestea, 2010ean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    14 Zuzenean 12:55 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamargarren etapa
    14 16:00 - 18:30 TXIRRINDULARITZA | Durango-Durango klasikoa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena