Txirrindularitza
Glasgown
Agentziak | EITB MEDIA
Britainiarra aise gailendu da, Samuel Gaze zeelandaberritarrari 19 segundo aterata, eta Nino Schurter suitzarrari 34 segundo aterata.
Thomas Pidcock, munduko txapelduna. Argazkia: Efe.
Thomas Picock britainiarra da Mendi Bizikletako munduko txapeldun berria, 'cross country' modalitatean. Leedseko txirrindularia azkarrena izan da Glasgown, Eskozian, jokatutako lasterketan.
2022ko ziklo-kroseko munduko txapelduna bera bakarrik iritsi da helmugara, aurkariak seigarren itzulian atzean utzi ostean.
Horrela, 19 segundo atera dizkio Samuel Gaze zeelandaberritarrari. Gazek urrea irabazi zuen lasterketa laburrean, Glasgown bertan. Hirugarren postua Nino Schurter suitzarrak eta orain arteko txapeldunak lortu du, irabazlearengandik 34 segundora. Schurterrek 10 aldiz irabazi du munduko txapela, baina oraingoan brontzearekin konformatu behar izan du.
Van der Poelek lasterketa utzi du
Mathieu Van der Poel herbeheretarrak, berriz, erorikoa izan du lehenengo itzulian eta lasterketa utzi behar izan du. Van der Poelek urte berean hirugarren urrea irabazteko aukera zuen, errepidean eta ziklo-krosean irabazitakoen ostean, baina ezin izan du proba amaitu.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa