17:32

Txirrindularitza

Munduko Txapelketa 2023

Laurance da 23 urtez azpiko errepideko munduko txapelduna

EITB Media

Axel Laurancek irabazi du gizonezkoen mailako 23 urtez azpiko 2023ko Munduko Txapelketako errepideko lasterketa. Frantziarra ihes eginda iritsi da, eta garaipena bereganatu du. Antonio Morgado izan da bigarren eta Martin Svrcek hirugarren.

  • Axel Laurance

    Axel Laurance, garaipena ospatzen. Argazkia: @UCI_cycling

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Axel Laurance da 23 urtez azpiko gizonezkoen mailako errepideko munduko txapelduna. Frantziarra onena izan da Loch Lomonden hasi eta Glasgown amaitutako lasterketako 168,4 kilometroko ibilbidean.

Laurance ihes eginda heldu da azken kilometroetara. Atzetik, bost txirrindulariko taldea ibili da ziklista frantziarra harrapatu nahian, baina boskotea ez da ondo konpondu, eta ezin izan dute harrapatu.

Axel Laurancek garaipena bereganatu du, atzeko taldearekiko 3 segundoko abantailarekin. Boskoteko txirrindularien artean erabaki dira bigarren eta hirugarren postuak. Antonio Morgado (bigarren) portugaldarrak zintzilikatu du zilarrezko domina eta Martin Svrcek (hirugarren) eslovakiarrak brontzekoa.

Jack Rootkin-Gray Britainia Handiko txirrindularia izan da laugarren eta Lorenzo Milesi italiarra bosgarren. Bestalde, Enekoitz Azparren euskal txirrindulariak ez du lasterketa amaitu.

SAILKAPENA:

1 - LAURANCE Axel (Frantzia) 4:04:58

2 - MORGADO Antonio (Portugal) +0:02

3 - SVRCEK Martin (Eslovakia) d. b.

4 - ROOTKIN-GRAY Jack (Britainia Handia) d. b.

5 - MILESI Lorenzo (Italia) d. b.

6 - KRETSCHY Moritz (Alemania) +0:09

7 - SEGAERT Alec (Belgika) +1:01

8 - ROMEO Ivan (Espainia) d. b.

9 - WALKER Max (Britainia Handia) +1:03

10 - GAUTHERAT Pierre (Frantzia) +1:41

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena