Txirrindularitza
Igandean, apirilak 23
EITB MEDIA
EITBk zuzenean eskainiko du lasterketa. 14:30etik aurrera ikusgai egongo da eitb.eus-en eta ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1era pasako da bertan jarraitzeko emisioarekin bukaerara arte.
Lieja-Bastogne-Lieja 2023 lasterketako profila. Irudia: EITB Media
Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren 109. Edizioa, Ardenetako azken lehia, apirilaren 23ko igandean jokatuko da, iazko ia ibilbide bera izango duelarik. UCI World Tourreko egutegian agertzen diren gizonezkoen zein emakumezkoen lasterketak lehiatuko dira egun berean.
EITBk zuzenean eskainiko du lasterketa. 14:30etik aurrera ikusgai egongo da eitb.eus-en eta ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1era pasako da bertan jarraitzeko emisioarekin bukaerara arte.
2023ko edizioak 258,5 kilometroko ibilbidea izango du, irteera eta helmuga Belgikako hiri mitikoan emango direlarik, eta guztira 4.000 metro baino gehiagoko desnibelari egin beharko diote aurre. Txirrindulariek 10 kota gainditu beharko dituzte, aldapa labur baina gogorrekin; Côte des Forges (1,3 km % 7,8ra), La Redoute (2 km % 8,6ra) eta Roche-aux-Faucons (1,3 km al % 11ra) besteak beste, azken hori helmugatik 13 kilometrora.
Remco Evenepoel (iazko edizioko txapelduna) eta Tadej Pogacar (aurtengo Fleche-Wallonne eta Amstel Gold Race lasterketak irabazi dituena) aurrez-aurre lehiatuko dira faborito nagusi gisa. Haiez gain, bertan izango dira Mikel Landa, Pello Bilbao eta Alex Aranburu euskal txirrindulariak, Jai Hindley, Thomas Pidcock, Richard Carapaz edo Julian Alaphilippe bezalako lehiakide handiekin batera.
Lasterketa 13:00etan hasiko da eta metara 17:30 inguruan iristea aurreikusten da.
LIEJA-BASTOGNE-LIEJA LASTERKETAKO PROFILA (Gizonekoen lasterketa)
Gizonezkoen lasterketako profila.
Emakumeen lasterketari dagokionez, lasterketaren zazpigarren edizioa izango da haientzat, azkenengo biak Annemiek van Vleutenek eta Demi Volleringek irabazi zituztelarik.
140 km izango dituzte aurretik, iazko distantzia bera gutxi gora-behera.
Lehia gogorretako lehena 11. kilometroan iritsi daiteke Côte de Wanne (3,7 km % 4,7ra), Côte de Stockeu (1 km % 11,8ra) eta Côte de la Haute Levée (3 Km % 6.2ra) gainditu beharko dituztenean.
Horiez gain, Côte de La Redoute (1,6 km % 8,7ra), Côte des Forges (1,3 km % 7,8ra), Côte de la Roche-aux-Faucons (1,3 km % 10,1era) eta Boncelles (2,1 km % 4,5ra, metatik 10 km-ra) izango dituzte aurretik.
Aurretik aipatutako txirrindulariez gain, Lizzie Deignan, Liane Lippert, Gaia Realini, Mavi Garcia edo Évita Muzic bezalako txirrindulariak ere bertan izango dira.
LIEJA-BASTOGNE-LIEJA LASTERKETAKO PROFILA (Emakumezkoen lasterketa)
Emakumezkoen lasterketako profila.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa