16:22

Txirrindularitza

Amstel Gold Race 2023

Ane Santesteban 12. izan da Volleringek irabazitako Amstel Gold Race klasikoan

EITB Media

Demi Volleringek bereganatu du garaipena Herbehereetako lasterketan; Taldekide duen Lotte Kopecky izan da bigarren, eta Shirin Van Anrooij, hirugarren. Ane Santesteban euskal txirrindulariak hamabigarren postuan amaitu du, lan bikaina eginda.

0:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Demi Volleringek (SD Worx) irabazi du 2023ko Amstel Gold Race klasikoa igande honetan, apirilaren 16an. Taldekide duen Lotte Kopecky izan da bigarren, SD Worksen lan bikaina biribilduta.

Txirrindulariek Maastricht eta Valkenburg arteko 155,8 kilometroko ibilbideari egin diote aurre. Volleringek Caubergerako igoeran jo du erasoa, helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta atzean utzi ditu aurkari guztiak. Hala, herbeheretarra ihes eginda heldu da helmugara, eta garaipena gogotik ospatzeko denbora ere izan du.

Bigarren izan da Kopecky, irabazlearekiko 8 segundora, eta haren atzetik helmugaratu da Shirin Van Anrooij (Trek), hirugarren postua bereganatuta.

Bestalde, Ane Santesteban (Jayco AlUla) euskal txirrindularia hamabigarren izan da, Volleringekiko 9 segundora. Lasterketa bikaina egin du Santestebanek, eta onenen artean egon da.

Demi Vollering (Pijnacker, 26 urte) denboraldi ona osatzen ari da. Aurten, Strade Bianche irabazi du, eta bere palmaresean baditu Frantziako Tourra, Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa eta Itzulia. Duela gutxi, bigarren postuak eskuratu ditu Brabanteko Gezian eta Flandriako Tourrean. Gainera, Valkenburgen ere garaipena bereganatu du aurten. Igande honetan, Marta Cavalli iazko Amstel Gold Raceko irabazlearen lekukoa hartu du.

SAILKAPENA:

1 - VOLLERING, Demi (SD Worx) 4:06:54

2 - KOPECKY, Lotte (SD Worx) +0:08

3 - VAN ANROOIJ, Shirin (Trek) d. b.

4 - NIEWIADOMA, Katarzyna (Canyon) d. b.

5 - PALADIN, Soraya (Canyon) d. b.

6 - BROWN, Grace (FDJ) d. b.

7 - GEORGI, Pfeiffer (DSM) d. b.

8 - MOOLMAN, Ashleigh (AG I) d. b.

9 - PERSICO, Silvia (UAE) d. b.

10 - LUDWIG, Cecilie Uttrup (FDJ) d. b.

11 - VAN VLEUTEN, Annemiek (Movistar) d. b.

12 - SANTESTEBAN, Ane (Jayco) d. b.

13 - CHABBEY, Elise (Canyon) d. b.

14 - MARKUS, Riejanne (Jumbo) +0:10

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (4. etapa)
    27 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena