Txirrindularitza
Miguel Indurain Sari Nagusia
EITB MEDIA
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta beste 18 talde, tartean UCI WorldTeam mailako hamar, Lizarrako irteeran izango dira, larunbatean. Aurreikuspena da parte hartzea Carapazek, Ion eta Gorka Izagirrek, Aranburuk eta Chavesek. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute lasterketa.
Miguel Indurain Sari Nagusiaren profila. Argazkia: clubciclistaestella.es.
Albisteak (4)
Miguel Indurain Sari Nagusiak txirrindularitzako aste handiari emango dio hasiera, larunbatean, Euskal Herriko Itzulia hasteko bi egun geratzen direla. Lasterketak 203,2 kilometroko ibilbidea izango du, eta 24. aldiz egingo dute egun duen izenpean, baina 1951n antolatu zuten estreinakoz eta, gerora, beste izen batzuk ere izan ditu. Aurtengoan, 21 taldek parte hartuko dute, tartean Euskaltel-Euskadik, Caja Ruralek eta Kern Pharmak; Lizarrako irteeran izango diren taldeetako hamar maila gorenekoak dira, alegia, UCI WorldTeam mailakoak. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute lasterketa.
Miguel Indurain Sari Nagusian lehiatuko diren txirrindularien behin-behineko zerrenda ikusita, garaipena lortzeko faborito nagusiak dira Richard Carapaz EF Education - Easy Post taldeko ekuadortarra, Esteban Chaves haren taldekidea eta Ion Izagirre (Cofidis). Gainera, hauek ere ibiliko dira Nafarroako lasterketan: Gorka Izagirre eta Alex Aranburu (Movistar), Jonathan Lastra eta Jose Herrada (Cofidis) eta Mikel Bizkarra (Euskaltel-Euskadi), Marc Soler (UAE Team Emirates) eta Sergio Higuita (Bora - hansgrohe).
Euskaltel-Euskadik, bere aldetik, Bizkarraz gain, ziklista hauek aukeratu ditu: Ibai Azurmendi, Joan Bou, Asier Etxeberria, Unai Iribar, Mikel Iturria eta Gotzon Martin.
Proba 12:20an hasiko da (hamar minutu lehenago izango da irteera neutralizatua), Lizarran, eta irabazleak 17:24-17:40 bitartean altxatuko ditu besoak, helmugako pankartapean, Lizarran bertan. Aurreikuspena da tropelak bi esprint berezi jokatzea: bata, 28. kilometroan, Garesen, eta bestea, 73.ean, Arroitzen. Horrez gain, hiru tarteko helmuga izango dira: Villatuertan, 45. kilometroan, Lizarran, 112.ean, eta berriro ere Lizarran, 175.ean.
Zalantzarik gabe, ibilbidean izango diren lau mendate puntuagarriek eragin handia izan lezakete Miguel Indurain Sari Nagusiaren azken sailkapenean. Hauek dira: Eraul, 2. mailakoa bera, 102. eta 193. kilometroetan (azken hori, helmugara iristeko soilik hamar kilometro geratzen direla), 1. mailako Girgillao (139. kilometroan) eta 2. mailako Lezaun (157. kilometroan).
MIGUEL INDURAIN SARI NAGUSIAREN PROFILA
Hurrengo zuzenekoak
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa