10:53

Txirrindularitza

2023ko Kataluniako Volta

Roglic, Landa, Carapaz, Evenepoel eta Bernal, Kataluniako Voltan

EITB Media

Lasterketako 102. edizioa martxoaren 20tik 26ra artean jokatuko da. Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma euskal taldeek parte hartuko dute Voltan.

  • 2022ko Kataluniako Volta

    2022ko Kataluniako Voltako etapa batetako irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Voltako 102. edizioa martxoaren 20tik 26ra artean jokatuko da eta luxuzko parte-hartzea izango du. Primoz Roglic, Mikel Landa, Richard Carapaz, Remco Evenepoel, Egan Bernal eta Geraint Thomas ibiliko dira nor baino nor gehiago, besteak beste. Jontahan Castroviejo ere han egongo da, eta ez dira faltako Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma euskal taldeak.

Aurtengo ibilbideko berritasuna da ohikoak baino mendiko etapa bat gehiago egongo dela, eta huraxe bosgarren etapa izango da; hain zuzen ere, Tortosan hasi eta Lo Porten amaituko dena.

Nola ez, esprinterrentzat aproposak diren etapak eta ihesaldiei bide emango dienak ere egongo dira. Hala ere, ez da egongo ibilbide guztiz laua daukan etaparik. Horrek, iaz eman zen moduko ihesaldi epikoaren antzeko bat ikusteko esperantza ematen die antolatzaileei. 2022ko edizioan Sergio Higuita eta Richard Carapaz izan ziren ihesaldi oso luzearen protagonistak. Biek ala biek 133 kilometro egin zituzten ihes eginda, eta Volta irabazteko lehian ibili ziren; azkenean, Sergio Higuitak bereganatu zuen 2022ko Volta.

Beraz, dena prest dago tropelak lasterketari ekiteko.

Ikusi hemen 2023ko Kataluniako Voltako ibilbidea, etapa guztien profilak eta parte-hartzaileak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena