Txirrindularitza
Andaluziako Itzulia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bizkaitarra izan da helmugara iristen lehena esprint lehiatu batean. Sailkapen nagusian, Pogacar izendatu da Andaluziako Itzuliko txapeldun, eta Mikel Landa arabarra bigarren geratu da.
Omar Fraile. Argazkia: EFE
Omar Fraile (Ineos Grenadiers) bizkaitarrak irabazi du Andaluziako Itzuliko bosgarren eta azken etapa. Santurtziko txirrindularia izan da helmugara iristen lehena esprint lehiatu batean. Bestalde, Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE Emirates) irabazi du Andaluziako Itzuliko 69. edizia, bosgarren eta azken etapan bere errenta defendatu ondoren. 184,3 kilometro egin dituzte Granadako Otura udalerriaren eta Malagako Alhaurin de la Torre herriaren artean.
Lau mendate igaro dituzte igande honetan, hirugarren mailako hiru eta lehen mailako bat, Puerto del Sole, Frantziako Tourra bi aldiz irabazi duen txirrindulariak ez du arazo handirik izan liderraren maillota mantentzeko, sailkapen nagusia eta hiru etapa garaipen lortuz.
Pogacarrek Wout Poels nederlandarraren erreleboa hartu du, eta 1:23ko aldea atera dio Mikel Landari (Bahrain Victorious), sailkapen nagusian bigarren postua eskuratu duena, eta 1:28koa Santiago Buitrago (Bahrain Victorious) kolonbiarrari.
Etapa garaipena Omar Frailerentzat izan da, UAE Team Emiratesen bakarrizketa saihestuz (hiru etapa irabazi ditu Pogacarrekin eta bat Tim Wellens belgikarrarekin), Alhaurin de la Torreko azken esprintean Alessandro Covi (UAE Emirates) italiarrari irabazita. Andrea Pasqualon (Bahrain Victorious) hirugarren sailkatu da igande honetan.
ETAPA 5¿¿ | ¿ FINAL
— Vuelta a Andalucía (@VCANDALUCIA) February 19, 2023
¡OMAR FRAILE ¿¿! Victoria española en la última etapa de la Ruta del Sol#69RdS #UCIProSeries #AIOCC pic.twitter.com/2NSB7Xu0iw
BOSGARREN ETAPAKO SAILKAPENA
1.- FRAILE Omar (INEOS) 4:27:59
2.- COVI Alessandro (UAE) d. b.
3.- PASQUALON Andrea (Bahrain) d. b.
4.- KRON Andreas (Lotto) d. b.
5.- SCHULTZ Nick (Israel) d. b.
6.- SERRANO Gonzalo (Movistar) d. b.
7.- BOASSON HAGEN Edvald (TotalEnergies) d. b.
8.- CARUSO Damiano (Bahrain) d. b.
9.- EZQUERRA Jesús (Burgos) d. b.
10.- ROTA Lorenzo (Intermarché) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- POGACAR Tadej (UAE) 21:04:57
2.- LANDA Mikel (Bahrain) +1:23
3.- BUITRAGO Santiago (Bahrain) +1:28
4.- RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +1:44
5.- MAS Enric (Movistar) +2:03
6.- GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +2:52
7.- CARUSO Damiano (Bahrain) +3:05
8.- ROTA Lorenzo (Intermarché) +3:23
9.- KRON Andreas (Lotto) +3:45
10.- SIVAKOV Pavel (INEOS) +4:02
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa