Txirrindularitza
Pistako Europako Txapelketa
EITB Media
Tolosako txirrindularia bigarren izan da scratch modalitateko proban. Azkeneraino ibili da urrezko domina bereganatzeko lehian, baina azken itzulietan ezin izan du Maria Martins gainditu.
Larrarte, Martins eta Pikulik, podiumean. Argazkia: @RFECiclismo
Eukene Larrartek (Tolosa, Gipuzkoa) zilarrezko domina irabazi du Pistako Europako Txapelketako scratch modalitatean, asteazken honetan (otsailak 8), Grenchenen (Suitza).
Maria Martins izan da txapelduna, Basque Teameko txirrindulariarekin izandako lehia estuan nagusituta. Portugaldarra eta euskalduna probaren buruan iritsi dira azken itzulietara, eta Martins nagusitu da azkenean. Daria Pikulik izan da hirugarren.
24 urteko gipuzkoarrak Espainiako Txapelketetan modalitate ezberdinetan lortutako hamabi titulu ditu bere palmaresean, eta Europako Txapelketako scratch modalitateko zilarrezko domina gehitu du orain.
Gainera, scratch proban parte hartu aurretik, Eukenek Espainiako marka onena egin du (04:28.054) taldekako jazarpen proban Tania Calvo, Laura Rodriguez eta Isabel Ferreras taldekideekin batera.
Bestalde, Tolosakoak Europako Txapelketako Omnium eta Madison modalitateetako probetan ere parte hartuko du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa