18:08

Txirrindularitza

4. ETAPA

Roglicek garaipena lortu du Guardian eta Vueltako lider berria da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jumbo-Visma taldeko esloveniarra indartsuena izan da helmugako azken maldan, eta liderraren elastikoa jantzi du.

  • Primoz Roglic

    Primoz Roglic garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic (Jumbo-Visma) txirrindulari esloveniarrak garaipena lortu du astearte honetan jokatu den Vueltako laugarren etapan, euskal lurretan jokatu den lehena. Gasteiz eta Guardia lotzen zituen 152,5 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek eta Roglicek edizio honetako bere lehen garaipena lortzeaz gain, bere taldekide Edoardo Affiniren eskuetan zegoena liderraren maillota ere jantzi du.

Bukaera malkartsuarekin eta parte-hartzaileek biziki borrokatu duten amaieran nagusitu da Roglic, esprinterako duen gaitasuna erakutsiz. Mads Pedersen (Trek Segafredo) daniarrari eta Enric Mas (Movistar Team) espainiarrari gailendu zaizkie.

Azken esprintera heldu aurretik, sei txirrindularik hanka egin dute eguneko ihesaldian, bertan izan dira Burgos BH taldeko Ander Okamika bizkaitarra eta Euskaltel Euskadiko Joan Bou valentziarra. Baita Alexey Lutsenko (Astana), James Shaw (EF Education-EasyPost), Alessandro De Marchi (Israel-Premier Tech) eta Jarras Drizners (Lotto Soudal). Ihesaldiaren saiakera helmugatik 34 kilometrora amaitu da.

Talde laranjako txirrindulariak mendiko lider berria izatea lortu du Opakuako mendatetik igaro den lehena izan baita.

Roglic, lider berria

Roglic sailkapen nagusiko burua da, atzetik ditu Sepp Kuss (Jumbo-Visma) estatubatuarra, 13 segundora; eta Ethan Hayter (INEOS) britainiarra, 26 segundora.

Esloveniarra, liderraren maillota jarri duen Jumbo-Vismako laugarren txirrindularia da. Jokoan egon diren etapa bezain beste lider izan ditu taldeak. Taldekako erlojupekoa irabazi ostean, Robert Gesink herbeheretarrak jantzi zuen elastiko gorria. Ondoren, Mike Teunissen taldekideak jantzi zuen eta astearte honetako jardunaldian Affini italiarrak eraman du soinean.

Asteazkenean Irun eta Bilbo lotuko ditu bostgarren etapak. Ibilbideak 187,2 kilometro izango ditu eta bost mendate igo beharko dituzte parte-hartzaileek.

4. etapako sailkapena:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 3:31:05

2 - PEDERSEN Mads (Trek) d.b.

3 - MAS Enric (Movistar) d.b.

4 - PACHER Quentin (Groupama) d.b.

5 - SIVAKOV Pavel (INEOS) d.b.

6 - O'CONNOR Ben (AG2R) d.b.

7 - HAYTER Ethan (INEOS) d.b.

8 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) d.b.

9 - KELDERMAN Wilco (BORA) d.b.

10 - HINDLEY Jai (BORA) d.b.

 

Sailkapen Nagusia:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 11:50:59

2 - KUSS Sepp (Jumbo) +0:13

3 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:26

4 - SIVAKOV Pavel (INEOS) d.b.

5 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d.b.

6 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +0:27

7 - CARAPAZ Richard (INEOS) +0:33

8 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d.b.

9 - PEDERSEN Mads (Trek) +0:34

10 - YATES Simon (BikeExchange) +0:51

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena