17:29

Txirrindularitza

Donostiako Klasikoa

Evenepoelek irabazi du Donostiako Klasikoa, erakustaldia emanda

A. B. E. | EITB Media

Remco Evenepoel da 2022ko Donostiako Klasikoko txapelduna. Belgikarrak erasoa jo du Erlaitzeko igoeran, tropela hautsi, eta 43 kilometroko ihesaldiari amaiera biribila eman dio garaipena lortuta.

1:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Remco Evenepoelek (Quick Step-Alpha Vinyl) irabazi du 2022ko Donostiako Klasikoa. Belgikarrak erakustaldia eman du belgikarrak Donostian hasi eta amaitu den 224,8 kilometroko ibilbidean.

Eguneko lehen ihesaldia lehen txanpan eratu da, eta Delacroix, Boaro, Eugenio Sanchez, Pedersen, Tusveld, Barrenetxea, Cabedo, Azurmendi eta Grellier txirrindulariek osatu dute. Helmugarako 65 kilometro falta zirenean harrapatu tropelak ihes eginda zebilen taldetxoa. Ia jarraian, Tadej Pogacar (UAE Emirates) atzean geratu da eta bertan behera geratu dira esloveniarraren garaipena lortzeko aukerak.

Erlaitzen gora piztu da sua tropelean. Caicedok jo du lehen erasoa, eta azkar erantzun dute Evenepoelek, Yatesek, Stuvyenek eta Narvaezek besteak beste. Ondoren, Remco Evenepoelen erasoak hankaz gora jarri du lasterketa. Simon Yatesek (BikeExchange-Jayco) jarraitu du Aurrera belgikarrarekin batera, baina helmugarako 43 kilometro falta zirenean belgikarra bakarrik geratu da lasterketa buruan. Hortik aurrera inor ez da gai izan haren erritmoa jarraitzeko gauza izan eta Evenepolek eskuratu du garaipena.

Carlos Rodriguez eta Pavel Sivakov Ineos Grenadiers taldeko txirrindulariak saiatu dira Evenepoel harrapatzen, baina ez dute lortu. Sivakov izan da bigarren 1'56"ra eta Tiesj Benoot (Jumbo Visma) hirugarren, 2'29"ra. Laugarren amaitu du Bauke Mollemak (Trek Segafredo) eta Carlos Rodriguez bosgarren izan da. Euskaldunik onena Jonathan Lastra (Caja Rural-Seguros RGA) izan da, 16. helmugaratuta.

Sailkapena:

1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 5:31:44

2 - SIVAKOV Pavel (INEOS Grenadiers) +1:58

3- BENOOT Tiesj (Jumbo-Visma) +2:31

4 - MOLLEMA Bauke (Trek) +3:11

5 -RODRIGUEZ Carlos (INEOS) d.b.

6 - YATES Simon (BikeExchange) +3:28

7 - SKUJINŠ Toms (Trek) +4:09

8 - SKJELMOSE JENSEN Mattias (Trek) d.b.

9 - URAN Rigoberto (EF Education) d.b.

10 - ROTA Lorenzo (Intermarche) d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    06 13:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hirugarren etapa
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena