20:30

Txirrindularitza

XXIII. edizioa

2022ko Indurain Sari Nagusia aurkeztu dute

EITB Media

Lasterketa apirilaren 2an jokatuko da, eta EITBk eskainiko du zuzenean. Iaz izan zuen ibilbide berdina izango du.

  • Alejandro Valverde

    Alejandro Valverde, iazko irabazlea. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2022ko Indurain Sari Nagusia apirilaren 2an jokatuko da. XXIII. edizioa zuzenean eskainiko du EITBk. Asteazken honetan egin dute aurkezpen ekitaldia. Luxuzko parte-hartzea espero da, apirilaren 4an hasiko den Itzuliaren aurrekaria izango baita.

Lasterketak 200 kilometroko ibilbidea izango du, eta 3.600 metroko desnibel positiboa. Lau mendate izango ditu (Eraul birritan, Guirguillano eta Lezaun), eta lau aldiz igoko dute Ibarrako horma; azken igoeraren ostean bi kilometro faltako dira Lizarran kokatuta egongo den helmugarako.

Guztira 22 taldek parte hartuko dute: horietatik 9 UCI World Tour mailakoak izango dira, 10 UCI Pro Team mailakoak, eta 3 Kontinental mailakoak.

2022ko Miguel Indurain Sari Nagusian parte hartuko duten taldeak:

UCI World Tour mailakoak:

- AG2R CITROEN TEAM
- ASTANA QAZAQSTAN TEAM
- BAHRAIN VICTORIOUS
- BORA-HANSGROHE
- COFIDIS (FRA)
- ISRAEL-PREMIER TECH
- LOTTO-SOUDAL
- MOVISTAR TEAM
- TREK-SEGAFREDO
- UAE TEAM EMIRATES

UCI ProTeam mailakoak:

- BURGOS-BH
- CAJA RURAL-SEGUROS RGA
- EOLO-KOMETA CYCLING TEAM
- EQUIPO KERN PHARMA
- EUSKALTEL – EUSKADI
- HUMAN POWERED HEALTH
- TEAM ARKEA – SAMSIC
- TEAM NOVO NORDISK
- TOTALENERGIES

Kontinental mailakoak:

- GLASSDRIVE/Q8/ANICOLOR
- MANUELA FUNDACIÓN
- RADIO POPULAR-PAREDES-BOAVISTA

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena